Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

Sarrera

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Info gehiago

Iruzkinak

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Izenburua:
Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Hirigintza | Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artearen historia | Gizarte-kronika | Gerra | Bilbo | Bizkaia

Areto honetan, garai hartako Bilbo hiriaren ezaugarri fisikoak eta bizitza sozial eta ekonomikoa ezagutzen lagunduko diguten zenbait material dokumental, ikuspegi eta argazki aurkezten dira. 1.800 urtean, Bilbo 12.000 biztanleko hiribildua zen; 1.900 urtean, aldiz, 80.000 biztanle izatera igaro zen, eta Europako hiriburu modernoenetako bat bilakatu zen.

Dagoeneko XVIII. mendean, askotariko iturri historikoek adierazi zuten bizimodu erosoa eta gustu ona bereizgarri zituen herria zela, eta merkataritza nagusitzen zela bertan; alabaina, Bilboko historian zailtasunak ere egon ziren. XIX. mendean zehar, zenbait gerraren eragina eta lau kolera-epidemia jasan zituen Bizkaiko hiriburuak. Garai hartan, tokiko eta eskualdeko agintariek baterako neurriak hartzea eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetan inbertitzea erabaki zuten. Hala, kaleak saneatu eta edateko uraz hornitu zituzten etxe eta saltegiak. Halaber, epidemien garaietan, sukar-kontrolak eta berrogeialdiak egin zituzten, baita ospitale-azpiegitura berriak eraiki ere. Gainera, bide eta errepideen hobekuntzan inbertitu zuten. Horrez gain, Bilbo izan zen Espainian linea elektrikoa eduki zuen lehen hirietako bat, eta bertako argiztapen publikoa estatuko onena zen.

Areto honetan ikus dezakezun XVI. mendeko ikuspegi panoramikoan, Bilbo XIX. mendean norantz hedatu zen ikus daiteke: Ibaizabal ibaiari jarraituz zabaldu zen, ibai-ahoraino. Mapan Serantes mendia eta bi galeoi ikus daitezke, gaur egun Abrako portua den tokiaren gainean. Era berean, obra horretan Zazpikaleen Erdi Aroko egitura hauteman daiteke. Kaleotan, biztanleria oso heterogeneoa bizi zen: merkatariak, noble ilustratuak, errentez bizi ziren ahaide nagusiak edo landa-eremuko nobleak, Amerikan aberastutako indianoak, marinelak, meatzariak, merkataritzako burgesia eta hiriko ongizateak eta aukera ekonomikoek erakarrita bertaratutako atzerritarrak, besteak beste. Hiri-egitura horretan bizi izan ziren, halaber, Bizkaiko hiriburuko garai hartako giro kulturala eta arte plastikoak modernizatzen lagundu zuten artistak, harik eta Espainiako Gerra Zibila hasi zen arte.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago