Bilbo eta pintura
Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886
Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894
Iruzkinak
Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886
- Izenburua:
- Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886
- Erakusketa:
- Bilbo eta pintura
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Perspektiba | Gizarte-kronika | Hiri-eszenak | Bilbo | Bizkaia | Paris | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Guiard Larrauri, Adolfo
Bilboko olgetarako taldeek funtzio erabakigarria izan zuten hiriaren bizitza kulturalean; izan ere, askotariko kontzertuak eta ekimen kulturalak antolatzen zituzten, arte-erakusketak egiten zituzten eta tokiko artisten lana bultzatzen zuten. Horien artean, Club Marítimo del Abra kluba eta Sociedad Bilbaina elkartea, hiriko lehena, nabarmendu ziren. Sociedad Bilbaina elkartea 1839an sortu zen, Lehen Karlistaldian, garai hartako sorkuntza sustatzeko asmo irmoaz. Hala, asmo hori islatzen zuen arte-bilduma heterogeneoa bildu zuen.
Paristik itzuli eta gutxira, Sociedad Bilbaina elkarteak zenbait margolan eskatu zizkion Adolfo Guiardi, klubaren egoitza modernizatzeko. Garai hartan, Plaza Barrian zegoen egoitza. Guiardek hiru mihise handi egin zituen, hirurak ere erakusketa honetan ikusgai: Itsasadarra Axpen, Ehiztariak Iparraldeko geltokian eta aurrean duzun obra, Terrazan. Margolan-multzoak Bilbo berriko eguneroko bizitzaren zenbait alderdi irudikatzen ditu. Terrazan obrako protagonistak zenbait burges ezezagun dira, zeinak aisialdiaz gozatzen ari diren bainuetxe batean. Bainuetxeko terrazatik itsasoa eta Abrako portua ikus daitezke.
Guiardek arretaz landu zituen iparraldeko atmosfera hezearen tonalitate kromatikoak, eta, sarritan, protagonismo berezia izaten du urdinak. Konposizioak ezkerrerako sigi-saga bat marrazten du, terraza barandaren bidez bereizten duena hondartzaren eta itsasoarena planotik. Artistak Japoniako estanpak bildumatzen zituen; hain zuzen ere, estanpa horietatik eta argazkigintzaren eraginetik datoz koadroak konposatzeko modu asimetriko horren ezaugarri originalenak. Margolan honetan, enkoadraketa panoramikoan hauteman daiteke argazkigintzaren eragina. Guiardek Parisen inpresionistengandik ikasitako guztia erakusten du lanak, kolorearen erabileratik eta argiaren maneiutik hasita, Japoniako grabatuen perspektiba eta konposiziora heldu arte.