Bilbo eta pintura
Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894
José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915
Iruzkinak
José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908
- Izenburua:
- José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908
- Erakusketa:
- Bilbo eta pintura
- Gaiak:
- Artea eta kirola | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Gizarte-kronika | Karikatura | Itsas paisaia | Marrazkigintza | Itsasoa | Bilbo | Bizkaia | Espainiako Alfontso XIII erregea | Manuel Torcida | Itsasontziak
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa | Post-Inpresionismoa
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Arrue Valle, José
Itsasoko mundua funtsezkoa da Bilboren historian, eta presentzia handia izan du egunerokotasunaren alderdi guztietan, esaterako, ekonomian (industria siderurgikoak, ontzigintzak eta itsas merkataritzak bultzatua), baita gizarte-bizitzan ere, zeina sarritan itsasoko kirol-jardueraren baten inguruan gertatu izan den; hala dira, adibidez, Abraren kanpoko portuko nasetan egiten diren estropadak.
1908an, Bilboko Sporting Club elkarteko zuzendaritzak Alfontso XIII.aren “Giralda” yaterako oroitzapenezko obra bat egiteko eskatu zion José Arrueri. Estropadak Abran Arrueren talde-erretratu bat da, eta Alfontso XIII.a erregeak Abrako kirol-portura egindako bisitaldia irudikatzen du. 1907an izan zen, klubak antolatutako aste nautikoaren barruan. Pertsonaz osatutako friso honetan, ekitaldi hartara bertaratu ziren lagunetako batzuk identifikatu daitezke, haien jantzietan arreta jartzen badugu. Erregea triptikoaren erdigunean dago. Haren presentziak ofizialtasuna eta prestigioa ematen zion kirol-lehiaketari. Ministroek eta aristokratek duten jantzi bera darama: traje marroia, botoi bikoitzeko jakarekin. Militarrek jantzi urdina daramate, ros motako txanoarekin edo bernizezko biseradun bonetarekin. Bilboko klub nautikoetako kide gehienek galtza zuriak eta oihalezko jaka motz urdin ilunak daramatzate. Albistearen berri ematera etorritako kazetariek udako kapelak dituzte soinean, itsas txanoak beharrean.
Manuel Torcida argazkilariaren kokapena nabarmentzen da; margolariaren laguna zen eta egunkarietan agertutako argazki batean oinarritu zen Arrue hura margotzeko. Ezkerreko panelean dago, Algortako kaiaren aurreko itsasargiaren ondoan, ikusleari aurrez aurre begira. Badirudi figura horrek amaiera ematen diola eskuineko panelerantz doan segizioaren mugimendu motelari. Azken panel horretan belaontziak dira protagonista, estropadaren ondoren Abrako paisaia atzealdean dutela, Serantes mendiaren eta Galea lurmuturraren artean.