Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Info gehiago

Iruzkinak

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Izenburua:
José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta kirola | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Talde-erretratuak | Gizarte-kronika | Marrazkigintza | Athletic Club de Bilbao | Kultura | Bilbo | Bizkaia | Pertzepzioa | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Modernismoa
Teknikak:
Gouache
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Arrue Valle, José

José Arrue, hala Bilboko nola inguruko herrietako bizitza sozialaren dokumentalista handia izan zen. Bere belaunaldiko beste artista askok bezala, lehenik bere hirian eta, ondoren, Parisen jaso zuen prestakuntza. Italia eta Andaluzia ere bisitatu zituen, eta azken horretan sortu zitzaion zezenketen munduarekiko zaletasuna. 1908an Bilbora itzuli ondoren, marrazkilari eta karikaturagile lanetan aritu zen bertako eta Estatuko hedabide grafikoetan.

1915ean, Bilboko Athletic Club-ek taldearen erretratu bat egiteko eskatu zion Arrueri. “Iparraldeko lehoiak” izenez ere ezagutzen zen taldeak Erregearen Kopa irabazi zuen 1914an eta 1915ean. Kontuan hartu behar da estatu osoan futbolean jokatzen hasi zen lehenengo tokietako bat izan zela Bizkaia, Ingalaterrako marinelek eta enpresa siderurgikoetako teknikariek kirol hura ekarri baitzuten 1890eko hamarkadan.

Athletic Club taldea margolana taldeko erretratu klasikoa da, zeinetan ia pertsona guztiak aurrez aurre agertzen diren; koadroan, primeran hauteman daiteke haien fisionomia, margolariaren trebetasun teknikoari esker. Hamaika jokalariak agertzen dira, taldeko uniformea jantzita, bai eta William Edwin Barnes entrenatzailea eta haren laguntzaile Manuel Ansoleaga ere, futbol-zelaiko atearen aurrean.

Margolan ia fotografiko honetan, artistak zenbait interpretazio egiteko atrebentzia izan zuen: profilez eta handiago marraztu zituen Ibarreche atezainaren eta garai hartako heroi Rafael Morenoren irudiak. Morenori Pichichi izengoitia eman zioten zelaian oso mugimendu arinak zituelako eta, harrezkero, halaxe deitzen zaie Espainiako futbol-ligan gol gehien egiten dituztenei. Frisoak talde-sentimendua areagotu eta, aldi berean, jokalari bakoitza bereizten du, bakoitzaren keinu, gorpuzkera eta aurpegiera marraztuta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago