Bilbo eta pintura
Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925
José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956
Iruzkinak
Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38
- Izenburua:
- Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38
- Erakusketa:
- Bilbo eta pintura
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artea eta gizartea | Argia | Kolorea | Konposizioa | Perspektiba | Sinbologia | Industrializazioa | Erbestea | Gerra | Gerra Zibila (Espainia) | Itsasoa | Bilbo | Bizkaia | Mexiko
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Arteta Errasti, Aurelio
Aurelio Artetak Gerraren triptikoa margotu zuen 1937an, Biarritzen igarotako hilabeteetan, Espainiako Gerra Zibilagatik egin behar izan zuen nahitaezko erbestealdiaren lehenengo etapan. Bi urte geroago, Mexikora joan zen familiarekin, eta han hil zen, garaia baino lehen. Obra hiru eszena narratibok osatzen dute: Frontea, Exodoa eta Atzeguardia. Margolanak oso izaera unibertsala du, gerraren hondamendiez eta gizarte zibilean dituen ondorioez hitz egiten baitigu. Ezkerreko mihisea, Frontea, harkaitzezko ingurune batean dago girotuta; hala, guda-zelaiko bortizkeria agertzen da, eta fusil bat eskuetan duen gazte bat hildakoen gorpuz inguratuta ikus daiteke bertan. Eskuineko panelean, Atzeguardia izenekoan, Artetak dagoeneko amaitutako bonbardaketaren ondorioak erakusten ditu: txakur bat soilik gelditu da bizirik eta, orain, gerraren ankerkeriaren lekuko da. Erdiko pintura, Exodoa, itsas portu batean dago girotuta; han, gazte talde batek agur esaten die gerraren izugarrikerietatik ihesi doazen senideei. Erdiko pieza horren konposizioa goitik begiratutako perspektiban eginda dagoenez, ikusleak portua eta itsasontzien tximinia ketsuak bereiz ditzake. Esan izan da agian Artetak 1937ko apirilean Gernikako herriak jasan zuen bonbardaketa hartu zuela kontuan Biarritzen honako triptiko hau margotu zuenean.
Berriz ere, itsasoa da erakusketa honetako obretako baten protagonista. Bilboren garapen industrialaren agertoki gisa aurkeztu izan da, herritarrentzako lan- eta merkataritza-aukera modura ere agertu da, eta hiriko bizitza sozialaren eta aisialdiaren lekuko izan da. Honako honetan, Artetak portua salbaziorako ate modura irudikatu zuen, gerratik ihes egin behar izan zuten guztientzako erbesterako irteera gisa; horietako askok, gainera, ezin izan zuten inoiz itzuli. Gerra Zibilak bortizki eten zuen hiriaren garapena, eta amaiera eman zion artistek izan zuten askatasunari.