Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Info gehiago

Iruzkinak

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Izenburua:
Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Itsas paisaia | Europa | Euskal Herria | Bilbo | Bizkaia
Mugimendu artistikoak:
Inpresionismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Guiard Larrauri, Adolfo

XIX. mendearen azken herenean, industria-giroko iparraldeko Europatik heldu ziren euskal kulturaren lehenengo berrikuntzak; izan ere, Bilbok merkataritzaren eta ekonomiaren arloko harremanak hasi zituen lurralde haiekin. Garaiko kultura-gune nagusiak Paris eta Brusela ziren, baina baita Londres, Liverpool eta Hanburgo ere; hain zuzen ere, garai hartako zenbait bilbotar artistak hiri haietan ikasi zuten, esaterako, Adolfo Guiardek. 

Guiard Bilbon jaio zen 1860an, hiriburuan bizi zen frantziar optikari eta argazkilari baten familia ugariaren baitan. Hirian bertan hasi zuen ibilbide artistikoa, Antonio María Lecuona margolari kostunbristarekin. Geroago, Parisera joan zen, familiaren egoera ekonomiko onari esker. Guiardek laster sartu zituen bere pinturan inpresionismoaren zenbait alderdi tekniko eta formal, eta Bilboko giro artistikoan horiek txertatzen lagundu zuen, 1886an jaioterrira itzuli zenean.

Urte horretan, Guiardek Itsasadarra Axpen obra margotu zuen Sociedad Bilbaina elkartearentzat. Garai hartako euskal pinturan, itsasoaren baliabide ikonografikoa etengabe agertzen da. Itsasadarraren industrializazio masiboa Bilboko industriaren, itsasoaren eta hiriaren garapenaren eragile izan zen, eta ibaiko paisaia berri bat sortu zuen. Tokiko margolariek askotariko ikuspegietatik begiratuta irudikatu zuten paisaia hori. Serantes mendia atzealdean duela, Guiarden koadroan itsas agertoki bat ikus daiteke, inolako giza irudirik gabea. Oraingo honetan, margolariak itsasadarrean porturatutako bela-zamaontzietan jartzen du arreta, ura eta argiaren isla garai hartako eredu inpresionistak gogorarazten dituzten pintzelkadaz jaso nahian.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago