Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Info gehiago

Iruzkinak

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Izenburua:
Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Konposizioa | Gizarte-kronika | Hiri-eszenak | Industrializazioa | Bilbo | Bizkaia | Trenak | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Modernismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Guiard Larrauri, Adolfo

Adolfo Guiardek, lehengo garaien oroiminez agian, gorroto zituen mekanizazioa, fabriketako tximiniak eta bere garaiko ingeniariak eraikitzen ari ziren hiriak, marrazketa-lumaz antolatuak. Alabaina, batzuetan lokomotorretara eta labe garaietara jotzen zuen geltoki eta industrialdeetako atmosfera betetzen duten ke-efektuekin jolasteko. William Turner eta Claude Monet europar margolari handien moduan, eta haien pintura ezagututa seguru asko, bilbotar artistak baliabide piktoriko berriak probatzeko motibo plastikoak aurkitu zituen makina berrietan eta industrian.

Ehiztariak Iparraldeko geltokian lana Guiardek Sociedad Bilbaina elkartearentzat Bilboko eguneroko bizitzari buruz margotutako hirugarren mihise handia da. Ez da gai hutsala, trena garraiorako, merkataritzarako eta komunikaziorako zegoen funtsezko bideetako bat baitzen gizarte modernoetan. Era berean, tren-geltokiak ezinbesteko elementua ziren Europako hiri industrialen osaeran, bai hiriaren erdigunean zeudelako, baita haiek diseinatzen zituzten arkitekto eta ingeniarien erakustaldi tekniko eta artistikoagatik ere. Guiardek nasa margotu zuen, joan-etorri gehieneko unean, eta irudian askotariko gizarte-taldeak bereiz daitezke, beren jantzi eta jarrerengatik. Pertsona batzuk hizketan ari dira, beste batzuk maite duten norbaiten bila joan dira, eta senideren bat agurtzera joan denik ere badago. Batzuk irteten eta beste batzuk zamak mugitzen daude, eta beste batzuk eserita, lehen planoko ezkerraldean dagoen dama bakartia, esaterako. Ikuslearengandik are hurbilago, koadroaren eskuinaldean, obrari izenburua ematen dion eszena ikus daiteke: trenera igotzeko zain dauden ehiztariak, ehiza-egun batez gozatzeko prest. Pinturan une hartako konbentzio sozialak islatzen diren arren, konposizioaren benetako protagonista geltokia bera da, bai eta bertako ke, argi eta egitura metalikoak ere. Burdinazko arkitekturak protagonismo berezia hartu zuen Bilbo berrian, eta horixe ikus dezakegu geltokiaren bitartez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago