Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Info gehiago

Iruzkinak

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Izenburua:
Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Aisia | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Gizarte-kronika | Bilboko Arte Ederren Museoa | Bilbo | Bizkaia | Paris | Musika | Burgesia
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Post-Inpresionismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Losada Pérez de Nenin, Manuel

Manuel Losadak Antonio María Lecuonaren estudioan jaso zuen prestakuntza, eta zenbait artista ezagutu zituen bertan. Haiekin batera, garai hartako Bilboko giro kulturala piztu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta, Parisen ikasi zuen 1887 eta 1890 artean. Losada Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari izendatu zuten 1914an. Erakunde horrek lotura handia zuen tokiko eta nazioarteko sektore artistikoekin. XX. mendearen lehenengo hamarkadan, Adolfo Guiard eta Darío de Regoyos artistekin batera, arte modernoko zenbait erakusketa sustatu zituen, Frantzian inpresionistek hasitako bideari jarraikiz.

Losada, garaiko beste artista asko bezala, Kurding Club elkarteko kide aktiboa izan zen. Elkartearen izen ofiziala “El Escritorio” zen, eta 1894an sortutako aisialdiko elkarte gazte eta liberala izan zen. Hamabost urte geroago desegin zen, “El Cuartito” izena hartu eta Posta kalean kokatu zenean. Egitura berria musikaz soilik arduratzen zen, eta kide gehienek funtsezko eginkizuna izan zuten Bilboko musika-erakundeen sorkuntzan. Horietako batzuk oraindik bizirik eta oso sustraituta daude hiriko bizitza kulturalean, esaterako, Elkarte Filarmonikoa, Bizkaiko Musika Akademia (Kontserbatorioaren aurrekaria) eta Orkestra Sinfonikoa.

Klubak lokalean horma-irudiak egiteko eskatu zien lagun zituen zenbait margolariri, besteak beste, Losadari. Gaur egun kontserbatzen diren obra gutxietako bat da Walkiriak. Klubaren barnealdea irudikatzen du, bi kidek interpretatutako piano-errezital batean. Piano-jotzaileak bizkarrez agertzen dira. Eszenaren atzealdean, pianotik laino bat ateratzen da, eta laino artetik Walkiriak agertzen dira; behealdean, klubeko kideak sinbolizatzen dituzten zenbait ukabil ikus daitezke, Wagnerren musika gaitzesten dutela irudikatuz. Koadroak, azken batean, aisialdiko eszena bat irudikatzen du. Horretan, Bilboko burgesiako zenbait gazte musikazale agertzen dira, gaueko jolas-giroan. Espiritu kosmopolitako irudi horrek kontrastatu egiten du areto honetan bertan ikus daitekeen Zubiaurrek margotutako eszenarekin; azken horretan bi bertsolari agertzen dira, nekazari batzuen aurrean abesten, baserri-giroko jaialdi bat dirudien ekitaldi batean. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago