Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Info gehiago

Iruzkinak

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Izenburua:
Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Landa-eszenak | Bilboko Arte Ederren Museoa | Europa | Bilbo | Bizkaia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Arteta Errasti, Aurelio

Aurelio Arteta Bilbon jaio zen 1879an, familia xume batean. Lehenik, Bizkaiko hiriburuan ikasi zuen, gero Madrilen eta, ondoren, Parisera joan zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza batekin. Belgikan eta Italian barrena bidaiatu ondoren, jaioterrira itzuli zen 1906. urtearen amaieran. Artetak modu aktiboan parte hartu zuen Bilboko bizitza kulturalean; hala, 1911n, Bilboko Euskal Artisten Elkartearen bazkide sortzaileetako bat izan zen, eta elkartearen bitartez estatuko zenbait talde-erakusketatan parte hartu zuen. Ondoren, Arte Modernoaren Museoko zuzendari izan zen.

Arratiako Eva Sociedad Bilbaina elkarteak eskatutako tamaina handiko mihisea da. Adolfo Guiardek apaindu zituen elkarteko aretoak XIX. mendearen amaieran. Artetaren margolanak Bizkaiko landa-inguruneko uzta-garaiko eszena bat irudikatzen du. Konposizioa plano ezberdinez osatuta dago; hiru pertsonaia daude lehen planoan, argi kontra, idiak ageri dira erdiko planoan, eta azken pertsonaia bat atzealdean. Eva baserritarra da, eguzkiak argitutako atzeko paisaiarekin batera, eszenaren protagonista: lehen planoan dago, albo batera, ondoko gizonari sagar bat eskaintzen. Egile batzuen ustez, Artetaren pintura Bizkaiko landa-inguruneko ikuspegi bukoliko bat da. Badirudi Artetak baserritarrek naturarekin duten idilio harmoniaduna bildu nahi zuela Evaren keinuan. Konposizioa Paradisuaren bertsiotzat har daiteke, hiritik hurbil egonik hiriburu industriala elikagaiz hornitzen duten herrixkekin lotua. Eva arratiarrak marraztu eta denbora gutxira, Artetak bere lanari beste norabide bat eman zion eta joera sozialagoko pintura lantzeari ekin zion.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago