Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Info gehiago

Iruzkinak

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Izenburua:
Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Antropologia | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Oreka | Itsas paisaia | Itsasoa | Bilbo | Bizkaia | Paris | Peru | Pertzepzioa | Itsasontziak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Klariona | Pastela
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Tellaeche Aldasoro, Julián

Julián Tellaeche prestakuntza teoriko sendoko artista jantzia izan zen. Joaquín Sorollarekin ikasi zuen eta, Bilboko beste artista askok bezala, Parisen jaso zuen prestakuntza. Nazioartean ezaguna izan zen, eta bakarkako erakusketak egin zituen Bruselan, Parisen eta Stockholmen. 1952an Perura joan zen, eta han, artelanen zaharberritze-arloan zituen ezagutzei esker, Altxor Artistiko Nazionalaren kontserbatzaile izendatu zuten. Andeen magaleko herrialde hartan bizi izan zen hil arte.

Itsasoaren eta itsas jendearen gaia nagusitu zen Julián Tellaecheren lanean. Margolariaren bizitza oso lotuta egon zen itsasoarekin, gaztetan merkataritzako marinela izan baitzen. Askotariko zeharkaldietan ibili zen gerora ere, eta bere margolanak prestatzeko marrazkiak egiten zituen horietan.

Itsasontziak portuan lanean, kaian porturatutako zenbait belaontziren ikuspegia ematen digu Tellaechek. Ontziak dira benetako protagonistak. Konposizio osoa hartzen dute eta ez dute paisaiaren zati txiki bat ere agerian uzten. Toki horretatik, artistak arretaz behatzen du gaia, distantzia hartzen harengandik, eta baliabide gisa erabiltzen du teknika eta konposizioa esploratzeko: belen eta ontzien kroskoen irudikapena, mihisean duten konposizioa, kolore-masen oreka eta uretako islak interesatzen zaizkio. Mihisean ez dago gizakirik; artistak ez ditu itsasoko lan zehatzak irudikatu nahi, eta ez du pistarik ematen ontziak zehatz-mehatz zein tokitan dauden jakiteko.

Itsasoaren ikonografia oso ohikoa da mende-aldaketako Bilboko pinturan, eta artista bakoitzak gaiari buruz duen ikuspegia ematen du. Esan daiteke Tellaecheren margolana zurezko itsasontzien eraikuntzarekin lotutako lanbideen gorazarrea dela, desagertzeko zorian zeuden-eta ordurako. Belaontziak maneiatzeko erabiltzen ziren masta, eskota eta sokak izendatzeko jargoi zehatza atzean geratu, eta lurrunontzi aurreratuen alanbre eta burdinazko kableak agertu ziren.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Zazpikaleen Bilbotik hiriburu modernora

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Itsasadarra Axpen (La ría en Axpe), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Terrazan (En la terraza), 1886

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Manuel LOSADA, Walkiriak (Las Walkirias), ca. 1894

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Estropadak Abran. Alfontso XIII.a Algortako itsasargian (Regatas en el Abra. Alfonso XIII en el faro de Algorta), 1908 

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José ARRUE, Athletic Club taldea (Equipo del Athletic Club), 1915

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Adolfo GUIARD, Ehiztariak Iparraldeko geltokian (Cazadores en la Estación del Norte), 1887

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Arratiako Eva (Eva arratiana), 1913

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julián TELLAECHE, Itsasontziak portuan (Barcos en el puerto), ca. 1925

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Aurelio ARTETA, Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra), 1937–38

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago

José María UCELAY, Zuberoako dantzak (Danzas suletinas), 1956

Bilbo eta pintura, Iruzkina, 2021

Info gehiago