Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

Tiroak txokoan, 2009

Info gehiago

Iruzkinak

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Izenburua:
Zuhaitz garaia eta begia, 2009
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Islak | Geometria | Lan-prozesua | Materiala | Optika
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura

Eskultura ikusgarri hau altzairu herdoilgaitz islatzailezko laurogei esferaz osatua dago, hiru ardatzen gainean harilkatuak. Ispilu itxurako gainazal leunetan hainbat irudi islatzen dira, eta gorantz luzatzen dira, burbuila leun distiratsuen zurrustan. Esfera bakoitzak, aldi berean, bere burua, aldamenekoak eta dorrea eratzen duten osagai guztiak islatzen ditu. Geure eta inguratzen gaituen arkitekturaren isla errepikatua ikusten dugu. Irudien angelua, berriz, aldatu egiten da gure begiradak eskulturan gora egin ahala.

Lehenengo begiratuan, esferak ausaz jarri dituztela dirudi. Hori lanaren irudipen optikoaren zati da; baina arretaz kalkulatutako eta matematikoki konplexua den soluzio estruktural baten emaitza da. Gure mugimenduek akabera handiko gainazal borobilduetan zehar labaintzen eta mugitzen bide diren islei bizia ematen diete. Gure jarrera aldatzean, esferetan islatzen den arkitektura desitxuratzen eta makurtzen dela dirudi. Gure begirada guztiz garrantzizkoa da. Berebiziko rol aktiboa jokatzen dugu argiz eta distiraz pozten den eskultura-pieza honetan askotariko esfera horiei bizia ematean.

Zuhaitz garaia eta begiak gauzek agertzeko duten izaera iragankorra adierazten dute. Argiaren eta itzalen, bolumenaren eta espazioaren erabilera konplexuaren bidez, ikusten dugun munduaren ezegonkortasunaz jabetzen gara. Denbora eta lekua bertan behera geratzen dira, eta aldatzen. Eskultura handia izan arren, pisugabe eta ilaun agertzen zaigu.

Artistaren lan guztietan bezala, estudioan egin zuen sortze-prozesua erabakigarria izan zen eskultura honen emaitzarako.

Estudioan erauzten dugu esanahia, itxuraz zentzugabea den prozesu baten bidez, jolas-antzeko prozesu baten bidez. Nire ustez, esanahia erauztearen eta sortzearen artean bereiztea oinarrizkoa da, arte abstraktuarekin baitauka zerikusia. Arte abstraktua, beharbada, azalaren azpian funtzionatzen saiatzen da, nolabait esateko esanahiak ezkutuan ematen ditu.

Sinesten dut nonbait arteak…, gauzak errotik alda ditzakeela eta ez dela gehiegizko guraria edo handinahia gauza horiek egiten saiatzea.

Artista zaren aldetik, gain hartzen duzun erronketako bat da benetan nahi duzuna egitea. Nork berea egin dezake? Nahikoa al da hori? Nire ustez ziurgabetasun horretan dago egiazko koska.

BESTE ATALAK

Sarrera

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurdun nagoenean, 1992

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Horia, 1999

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ispiluak (Mirrors)

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ene aberri gorria, 2003

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Tiroak txokoan, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago