Anish Kapoor
Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Anish Kapoor
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Eskulturagintza | Royal Academy of Arts
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kapoor, Anish
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora eta Anish Kapoor eskultorearen lanaren bakarkako erakusketa ibiltari garrantzitsu honetara. Erakusketa Londreseko Royal Academy of Arts-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatu dute eta artistarekin lankidetza estuan garatu da. Erakusketaren diseinua Kapoorren arte-jardueraren hedapen zuzena da.
Azken hogeita hamar urteotan, Anish Kapoorrek nazioarteko ospea bereganatu du, eta bere belaunaldiko artista eragingarrienetako eta nabarmenetako bat bihurtu da. Erakusketa honetan barrena, bere lan nabarmenetako batzuk (edo berak ‘formaren mintzairak’ deitutakoak) topatuko dituzu, eta artista bikain honen lan-metodoak ezagutzeko modua emango dizute. Erakusgai ditugun objektuek formari, espazioari, koloreari eta materialari buruzko Kapoorren azterketa etengabea uzten dute agerian, eta guztiek ere eragin sakona izan dute eskultura garaikidearen garapenean.
Anish Kapoorrek maiz esan duenez, artistaren zeregina ez da esateko ezer zehatzik izatea. Hain zuzen, ‘ez jakiteak’ eramaten omen gaitu lan bat sortzera. Erakusketa honetan, bere eskulturaren mintzaira poetikoaren bilaketara ikuslea erakartzeko asmoz, Kapoorrek asmatutako ikusizko esperientziak eta esperientzia psikologikoak aurkezten zaizkigu. Misteriotsu eta ulerterraz, metafisiko eta eskultural, Kapoorren lana kultura- eta geografia-mugen gainetik altxatzen da.
Erakusketa honetan, galdetzera eta miatzera eramango zaituzten artelanak aurkituko dituzu, baita harrituko eta asaldatuko zaituztenak ere.
Anish Kapoor erakusketa Iberdrolaren babes eskuzabalari esker egin da.