Anish Kapoor
Ispiluak (Mirrors)
Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9
Iruzkinak
Ene aberri gorria, 2003
- Izenburua:
- Ene aberri gorria, 2003
- Erakusketa:
- Anish Kapoor
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Iluntasuna | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Kapoor, Anish
Motor batek eragindako metalezko pala bat poliki mugitzen da jira eta jira 25 tona baselina gorriz betetako edukiontzi zirkular ireki batean. Ordu bateko ibilbidean, palak itzuli osoa ematen du. Pala pixkanaka jiraka ikusten ari garela, ematen du argizari-masa gorria irabiatu, itxuratu eta eraldatzen duela. Metalezko besoak materiala barnealdetik kanpoaldera bultzatzen duelako irudipena gure buruak sortzen du: ilusio bat da. Hona Anish Kapoor-ek zer dioen:
Ehuna kolore moduan, pigmentua kolore moduan eta bestela ere lan egin ondoren, azken urte hauetan argizari-lan hauek egiten ari naiz. Argizaria material gisa eragiten dit interesa; izan ere, aldi berean, badirudi oso fisikoa eta presentea dela, eta beste dimentsio oso interesgarri batzuk ere baditu; Eta prozesu bati lotuak dauden lanen sail bat egin dut; beti zer edo zer egiten ari dira. Hemen, hain zuzen, ikusten dugun ore mordo hau pixkanaka mugitzen da, irabiatu eta irabiatu. Bada gertatzen ari den horretan zerbait iluna eta izugarria.
Prozesu osoa materialaren koloreak bizitzen du, bere gorritasunaren bidez. Ikusiko duzunez, argizari gorriak aditzera ematen duen iluntasuna garrantzikoa da Kapoorrentzat.
Gorria hainbat materialetan erabili ondoren, hala nola, pigmentuan, ehunean, altzairu herdoilgaitzean, lakan, PVCan eta ur koloreztatuan, Anish Kapoorrek argizari gorriarekin lan egiteari ekin dio oraindik orain.
Koloreak pizten dit obsesio handiena. …Oso maite dut gorria… Kolore horrek, urdinak edo beltzak ez bezala, badu nire ustez maila askoz sakonago batean uler dezakegun barru-moduko bat eta iluntasun-moduko bat. Gorriaren iluntasuna askoz beltzagoa da urdinaren edo beltzaren iluntasuna baino, eta horrek asko erakartzen nau.
Lan hau, Kapoorren beste argizari-instalazio batzuek bezala, Iragana, orainaldia, etorkizuna, Svayambh eta Tiroak txokoan adibidez, pigmentu gorri ilunez egin zuen. Gainera, Kapoorren baitan adierazgarria den beste nolakotasun bat dute horiek: hainbat mekanismo daukate artistaren eskua eta keinua ordezkatzeko. Lan honen aurrean zaudenean, Anish Kapoor, artista, desagertu egiten da makinaren alde. Artistarengandik bereiz dagoelako efektu hau are gehiago nabarmentzen da Kapoorrek lan hau ulertzeko argibiderik ematen ez duelako/nean. Prozesua ikusteko libre gara, eta gure esperientzia are biziagoa da gorriaren erabilera dela eta.