Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982

Info gehiago

Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990

Info gehiago

Iruzkinak

Haurdun nagoenean, 1992

Izenburua:
Haurdun nagoenean, 1992
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Arkitektura | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Forma | Joseph Beuys
Aipatutako artistak:
Kapoor, Anish

Ibili konkor honen inguruan eta segi zeiharrean hormatik kanpora hazten bide den forma biribildua. Haurdun nagoenean ikusleari rol aktiboa jokatzea eskatzen dion lan bat da. Ingurutik apur bat mugitu behar gara bolumen garai hori begi-bistakoa bihur dakigun. Gure posizioaren arabera, kurba-forma antzeman dezakegu; aldiz, bere aurrean jarrita, ez dugu konkorra ikusiko. Zirkulu argitsu bat baizik ez dugu ikusiko. Objektua zuri izatetik argi bihurtzen da. Esperientzia asaldagarria da: objektuak ihes egiten digu. Gelako arkitekturak lana xurgatu izan balu bezala da. Ez-objektu bat da, bertan dago eta, aldi berean, ez dago. Soilik posizio jakin batzuetatik begiratuz bihurtzen da objektu erreal; ameskeria bat bailitzan, agertzen eta desagertzen da, pixkanaka ikusgai izatera pasaz. Kapoor-ek espazio hutsaz egiten duen erabileraren adibide on bat da. Lanaren inguruan zabiltzala, piezak aditzera ematen duen ameskeriak denbora gelditzearen zentzu asaldagarri bat pizten digu.

Haurdun nagoenean obran, Kapoorrek eskulturaren ohiko autonomiatik eta askatasunetik alde egiten du. Lan hau inguratzen duen arkitekturari lotua dago eta haren mendekoa da. Ikus dezagun Anish Kapoor lan hau egitera nola heldu zen.

Haurdun nagoenean lanerako ideia Anish Kapoorrek Australiako Ulurura (edo Ayres Rockera) egin zuen bisitaren ostean etorri zitzaion: tokiak biziki eragin zion artistari. Bertan zela, nota ugari idatzi zituen. Anish Kapoorrek lan honen jatorriaz gehiago kontatzen digu:

Nire ohar-liburuxkan idatzi nuen:… konkor zuria horma zurian.  Bueltatu nintzen, eta egiten saiatu, eta noski, haurdun dagoenaren itxura duen konkor hau atera zen; beraz, lanari Haurdun nagoenean deitu nion.  Badakizu? Nire heroi handienetako bat Joseph Beuys da… eta Beuysek… bazuen eskulturaren baldintzetako bat haurdunaldia zelaren ideia, objektu absente bati buruz hitz egiten duela, objektu sor bati buruz, eta arteari begiratzea ez dela ‘gauzari’ begiratzea soilik, beti… beste ezagutza batekin zatozela; eta beste ezagutza horrek ematen dio forma begiradari. … Beraz, Haurdun nagoenean honetan, desagertzen zen konkor bat egin behar nuen. Nire ustez lortu dut. … Eta horrek egiteko erarekin du zerikusia, formak horman zabaltzeko duen erarekin…, hormako orban bat bihurtzen da; eta gustuko dut… objektuaren izaerari buruz sortzen duen arazoa. Bertan dago ala ez dago? Amarru bat al da? Asaldagarria da nolabait eta begiratzeak berak dakar asaldagarritasun hori sentitzea.

BESTE ATALAK

Sarrera

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurdun nagoenean, 1992

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Horia, 1999

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ispiluak (Mirrors)

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ene aberri gorria, 2003

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Tiroak txokoan, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago