Anish Kapoor
Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990
Ispiluak (Mirrors)
Iruzkinak
Horia, 1999
- Izenburua:
- Horia, 1999
- Erakusketa:
- Anish Kapoor
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea | Tamaina | Gogoeta | Barnett Newman
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kapoor, Anish
Horia lan itzela eta deigarria da. Gure ikus-eremu guztia kolorearen esperientzia bereziak betetzen du. Hemen kolorea tresna autonomo gisa erabili du Anish Kapoor-ek: forma bildu eta forma nahasten du. Sabel-zulo handi bat horman barrena sartzen da. Begiratzean, lanak ditugu ikusten duguna ulertzeko. Honezkero ez gaude seguru ezagutzaz ganbiltzat jotzen dugunaz eta bistaz, berriz, ahurra denaz. Lanaren tamaina handiak eta bere kolore bakarrak soilik gure ikusmena betetzen dute. Kapoorrek interes berezia dauka kolore bakarraren propietateetan. Behin eta berriz ikus dezakegu bere lanean eskultura- eta metafisika-aldetik koloreak ematen dizkion aukerak aztertzen. Entzun ditzagun, bada, kolorearekin lan egiteko erari buruzko bere hitzak:
Kolore bakarrean ez dago konposiziorik, "izatasun" bat besterik ez. Kolorea egoera absolutu eta erabateko bihurtu nahi dugu, ura bustia den moduan. Horiak hori izan behar du, eta gorriak gorri. Halaxe, erabatekoa. Kolore bakarrak denbora aldatzen du edo hala egin dezake (hain kuttun izan nuen Barnett Newman-ek irakatsi zigun bezala…).
Prozesuan gertatzen den zerbaitek ‘bestea’ dirudi. Ematen du benetan, une horretan, ametsetan zaudela. Ez da zerbait estatikoa. Bestela esateko, beste zerbait ere gertatzen ari da.
Lan honi begiratzean, ezagutzen dugunaren eta antzematen dugunaren arteko muga lausoak dira. Badakigu espazioa mugatua dela, baina ohartzen gara ere misteriozko nolakotasunak dituela. Sakonago doala dirudi eta bere eskultura-mugetatik haraindi luzatzen dela. Nola sortzen du Anish Kapoorrek irudipen hori?
Denboraren eta espazioaren hedadurak Kapoor liluratzen duten nolakotasunak dira. Horian eta beste lan batzuetan, adibidez, 1993ko Nire gorputza zure gorputza lanean, bizi dezakegu hori. Kapoorrek objektuaren eta subjektuaren arteko tartea lausotzen du. Horian, begiak modu berean hasten dira funtzionatzen: erakarri egiten dute, eta kanpora bultzatzen. Kolorearen indar izugarriak erakartzen gaituela nabaritzen dugu, lanaren erdiguneko hutsak bezain beste. Anish Kapoorrek argi eta garbi deskribatzen du fenomeno hori:
Aldaketa fenomenologiko horrek segurtasun eza ekartzen digu, zertara begira ari ote garen galdetzen digu. … Espero dut bertan nonbait poesiarako une bat izatea.
Lan honetan ikus dezakegun akabera lortzeko, eskultura arretaz moldatua eta leundua dago pigmentu horia aplikatzen hasi baino lehen. Gainazala akatsik gabea da itxuraz, eta ez ditugu ez egilearen eskua ez materiala nabaritzen. Perfekzio-maila horrek, pigmentu horien bizitasunak eta lanaren erdiguneko huts izugarriak barnera erakartzen gaituzte. Galderak egitera bultzatzen gaituzte. Gure erabateko konpromisoa eskatzen duen lana da.