Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

Horia, 1999

Info gehiago

Ene aberri gorria, 2003

Info gehiago

Iruzkinak

Ispiluak (Mirrors)

Azken hamabost urteetan, Anish Kapoor gainazal islatzaileen ezaugarriak aztertzen aritu da. Eskultura edo ez-objektu islatzaileen sail honen jatorria arkitekturan izan zuen interesean eta objektu baten eta bere kokapenaren arteko jarraikortasunari buruzko behaketetan dago. Eskultura bere muga fisikoetatik at zabaltzeko Kapoorren irrikak lan mota hauek eragin zituen. Hemen dugu puntu honetara nola heldu zen deskribatzen:

Une jakin batean neure buruari galdetzen hasi nintzaion ispiluz betetako espazio bat nola egin ote nezakeen, iluntasunez betetako espazio bat egitera heldu nintzen era berean. 

Islek bat egiten dute eta desitxuratu egiten dira: gure ohiko ikuspegia okertu egiten da eta ez zaigu ezaguna egiten. Ispiluen forma ahurrek inguruko soinu-uhinak itxuragabetzen dituzte. Espazioaren eta soinuaren gure pertzepzioa nahasten dute eta ikusten dugunaz, gure ikuskeraz eta gure inguruko espazioaz galdetzera garamatzate.

Industrialki ekoiztutako gainazal islatzaile horiek oso leundutako altzairu herdoilgaitzez eginda daude; Kapoorrek espazioa nola eraldatzen duten deskribatzen du:

…espazioa ez zen soilik… barnean ispilua daukan hutsa. Nolabait bete egiten zen ispiluaren bidez. Zehazki nola jakin gabe fenomeno horiekin topo egin nuen. … Espazioan gertatzen denari dagokionez, … objektua aretoko leiar handi bihurtzen da, eta objektuaren aurrean gaudenean espazioa nola antzematen dugun guztiz aldatzen da.

Lan hauetan rol aktiboa jokatzen dugu ikusle gisa inguruan mugitzen, behatzen eta islatzen den espazioan jartzen garenean. Ikus dezagun hori nola gertatzen den.

Ispilatutako eskultura hauek bisitariaren irudi aktiboa horien gainazaletan islatzean hartzen bide dute bizia objektu erreal moduan. Ispiluek une bateko ilusio optikoak sortzen dituzte, denbora laburrez. Gorputzak eta aurpegierak hankaz goratzen dira, luzatzen eta itxuragabetzen. Hona hemen Anish Kapoor, bere ibilbide hasierako lan horietako baten inguruan hizketan: 1995eko Mundua barrukoz kanpora.

Lan honek badu halako forma negatibo bat objektuan sartzen dena, espazioa irentsiz bezala, barnerantz tiraka. … Nire abentura txikiak barnerantz itzultzen ari zen forma baterantz eramaten ninduela zirudien, barnealde inguratzaile eta ilun honetara...; eta, nire ustez, neurri batean, espazio zaharrena da eta biziki modernoa aldi berean.

Kapoorren lan islatzaile berrienen artean daude hemen ikus ditzakezun ez-objektuak.

Objektu ahur hauek guztiak geometria euklidear antzeko bat erabiltzen dute… geometria oso garrantzizkoa da niretzat eta horretara itzultzen naiz beti.

Lan hauek argazki-lana egiten dute nolabait, beti orainaldia jasotzen duten neurrian... Irudi moduan aurkezten dira, une jakin baten grabazio bat dago etengabe horietan zehar igarotzen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurdun nagoenean, 1992

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Horia, 1999

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ispiluak (Mirrors)

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ene aberri gorria, 2003

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Tiroak txokoan, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago