Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

Ene aberri gorria, 2003

Info gehiago

Tiroak txokoan, 2009

Info gehiago

Iruzkinak

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Izenburua:
Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Lan-prozesua | Frank Gehry
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Kapoor, Anish

Zementuzko masa hauek dira artistaren lan berrienak. Sail hau baino lehenagoko beste lanekin batera, Kaka eta arkitektura artean eta Hondar elektronikoak tartean, artistaren lan-metodologiari eta lanaren inguruko ideiei buruzko ezagutza gehigarria ematen digute.

Eskultura-sail hau Kapoor-ek bere estudioan urte batetik gora etengabe esperimentatzen emandako denboraren emaitza da. Eskulturak bereziki garatutako prozesu teknologiko berri bat erabiliz sortutako zementuz eginda daude. Eskultura horietan Kapoorren hasierako diseinu geometrikoak ordenagailu-programa baten sartu zituzten; programa, aldi berean, hormigoi-makina bati konektatua zegoen. Hormigoi-makina, berriz, janari-industrian baliatutako makina bati lotutako hiru dimentsioko inprimagailu bati atxikia zegoen. Makina horrek jariatzen zuen zementua. Industria- eta teknologia-prozesuak erabiliz, zementu-meta horiek artea artistaren eskuak parte hartu gabe egiteko Anish Kapoorren ideala betetzen dute. Kapoorren ustez, bere burua prozesu artistikotik urrunduz, artea adierazpenetik at geratzen da.  Hemen dugu bere lanari buruz hizketan. Frank Gehry, Guggenheim Bilbao Museoa diseinatu zuen arkitektoa aipatzen duela entzungo duzu.

Berezko sorkuntzaren mitoa lantzen aritu naiz.  …Lagun batekin, objektuak inprima zitzakeen makina bat garatu nuen… oso makina teknikoa da, eta zementua jariatzen du etengabe. Frank Gehry-k eraikinak egiteko erabil dezakeen teknologia-mota bera baliatu dugu… objektu benetan sinpleak (arkaikoak ere) egiteko; prozesuari guztiz lotutako objektuak dira, muinean entropia daukatenak. 

Anish Kapoorren zementuzko eskulturek gure aurreikuspenak zapuzten dituzte. Haien forma bitxiak eta gainazal zakarrak prozesu organiko natural batez sortu dira itxura batean. Hori, ordea, guztiz urruti dago egiatik: makina baten produktuak dira!

Lan hauek zailak dira definitzen. Eskultura garaikidean ikustera ohituago gauden formetatik kanpo geratzen dira. Paisaia deserosoa osatzen dute oro har. Jabetuko garen bezala arroztasun hori erakargarri zaio Kapoorri.

…objektu moduan egiten dutena benetan interesatzen zait. Diseinua eta objektu batek egilea izatearen ideia ia baztertuta geratuko balitz bezala da. Animalia batek egin zitzakeen. Erabilgarria denaren eta naturala denaren artean nonbait bizi dira eta, nire ustez, horrek zerbait oso interesgarria dio objektu baten estatusari buruz. … Nik ez ditut muntatu, ez dut ezer egin. Nik egin dudan guztia da horiek sortu eta hori nahikoa dela erabaki dut; prozesua bertan dago norbaitek ager dezan.

Anish Kapoorrek zabalik utzi du zementuzko lan hauen esanahia. Parte hartzen uzten digu gure interpretazioak proposatuz eta ikusten dugunaren ulertzen saiatuz.

BESTE ATALAK

Sarrera

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurdun nagoenean, 1992

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Horia, 1999

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ispiluak (Mirrors)

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ene aberri gorria, 2003

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Tiroak txokoan, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago