Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Info gehiago

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Info gehiago

Iruzkinak

Tiroak txokoan, 2009

Lan honetan Kapor-ek pigmentu gorri iluna erabili du, Ene aberri gorria lanean eta Orainaldia, Iragana, Etorkizuna eta Svayambh argizarizko beste instalazioetan egin duen bezala. Hala ere, honako hau erakusketako lan dramatikoena izan daiteke. Honetan etengabe errepikatzen da: lagun batek 20 minuturo tiro egiten du kanoi batez. Argizari gorrizko jaurtigaiak zart ateratzen dira gelako txokoaren kontra, eta nahaste-borraste zipriztindu odoltsua sortzen dute. Jaurtigai bakoitzak hamar bat kilo pisatzen ditu eta 80 bat kilometro orduko abiadura darama. Anish Kapoorrek esan zuenez, lan honek bere ikasle-egunetan du sorburua:

Honetara oso modu arraroan heldu nintzen; izan ere, arte–ikaslea nintzela, lan bat egin nuen, eta bazuen pistola bat, edo kanoi bat. Hala ere, ez zuen tirorik egiten batere. Gelaren perimetroaren eta erdigunearen arteko espazioa bete nahi nuen eta, ertzera tiro eginez, hori egin ote nezakeen bururatu zitzaidan. Horrenbestez, jaurtigai hauek fabrikatu genituen eta prozesu melodramatiko hau muntatu nuen: gelaren erdigunetik txoko batera tiro egitea.

Kanoiak argizarizko jaurtigaiak zart botatzen dituela, atseginez ikusten dugu horren ahalmen suntsigarria eta gertaera hori liluragarria eta bortitza iruditzen zaigu; aldi berean, gainera, sexu-adiera batzuk nabarmentzen ditugu. Zipriztin handi berri bat agertzen dela ikusita ere gozatu egiten dugu, jariakin likatsu biguna lurrerantz irristatu ahala. Apurka-apurka tonaka argizari pilatzen da, eta aurrealdean metatu ahala, argizari gorrizko bonbek pigmentuz eginda daudela ematen dute ia.

Anish Kapoorrek arretaz zaindu du lan honetarako kokapena. Kanoiak gelaren erdigunetik egiten du tiro izkinara. Jakin dezagun zergatik…

…Txokoak, izkinak, era guztietako atribuzio sinbolikoak dauzka, eta pixkanaka azaleratzen hasi ziren instalazio honen prozesuan lan egin ahala. Izkina, noski, arkitekturaren oinarri bat da. Izkinarik gabe ez dago arkitekturarik eta, ondorioz, ezta kulturarik ere. Beraz, aurrerabide logiko moduko bat ematen zuen eta, orduan, bereziki lan hau ikusita, badago hasieratik lan hau zipriztindu duen Duchamp-en estiloko maskulino-femenino kontu bat tartean.

Anish Kapoorrek Marcel Duchamp artista frantsesaren XX. mende hasierako artelan apurtzailea eman nahi du aditzera: Emaztegaia bere ezkongabeek biluzten dute, Kapoor-ek bezala, Duchampen ustez, ikuslearen interpretazioak ekarpen garrantzitsua egiten zion artelan bati.

Ez dut honen irakurketarik egin nahi, ez baitut horretan interesik. Aldiz, interesa sortzen dit lan bat objektu izatetik irudi izatera, eta pintura izatera, eta arkitektura izatera nola igarotzen den; badago hiru gauza horien arteko joko bat.

Biziki bortitza da, baina nire ustez, bada indarkeria horretan argitasun estetiko moduko bat.

Anish Kapoorren hainbat lanekin bezala, Tiroak txokoan sortze- eta suntsitze-ziklo bat jarraitzen du. Biak ere aldi berean gertatzen dira. Hiru aldeko harreman bat sartu du nahita: objektua, ikusi eta bizi dugunaren gure interpretazioa eta instalaziorako kokapena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers), 1982

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Haurdun nagoenean, 1992

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Adam, 1988–9, eta Titulurik gabea, 1990

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Horia, 1999

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ispiluak (Mirrors)

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Ene aberri gorria, 2003

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greymanek negar egiten du, Shaman hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna, 2008–9

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Tiroak txokoan, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Zuhaitz garaia eta begia, 2009

Anish Kapoor, Iruzkina, 2010

Info gehiago