Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Info gehiago

Iruzkinak

[Seurat]

Georges Seuraten marrazkietan, ezinezkoa da euskarria eta teknika bereiztea. Artistak erabiltzen zuen paper motak garrantzi handia du, horrexek zehazten baitzituen, neurri handi batean, lanaren prozesua eta emaitza. Seuratek baliatzen zuen Michallet paper frantziarrak irregulartasunak, testura eta ondulazioak ditu bereizgarri, eta ematen du Conté arkatz koipetsuarekin kontaktuan sartzean bere adierazpide propioa hartzen zuela.

Seuratek maila artistiko gorenetara eraman nahi izan zuen marrazkia, eta hala, teknika horretako maisu handien artean sartu zen bere ibilbide labur baina biziari esker; laburra, izan ere, 1891n hil zen, hogeita hamaika urte besterik ez zituela. Erakusketa honetan, Seuratek egin zituen ehunka marrazkietatik hogeita bi aukeratu dira, eta haien bidez islatzen da esperimentazioaren bidean izan zuen etengabeko bilakaera.

Armadatik igaro ondoren sortu zituen lehen lanetan, bistako egiten da XIX. mendeko akademizismo frantziarrarekin hausteko nahia, eta horren zenbait adibide daude ikusgai erakusketa honetan. Lanpara bat, ate bat, paisaia bat eta gisako gai sinpleak baliatu zituen argi-ilunekin, beltz- eta gris-tonu desberdinekin eta gorputzen bolumenekin esperimentatzeko. Hala, Seurat beltzaren iluntasuna argitzen zuten obrak garatuz joan zen argiteriaren teknologia berriak hirietako bizitza eraldatzen ari ziren garai berean.

Inpresionismoak eta neoinpresionismoak berezkoa zuten modernitatearekiko interesa, eta  testuinguru horretan, badirudi Seuraten lanak argazkigintzarekin ere bazuela hartu-emana; garai hartan, eztabaida bizia zen, diziplina hura artetzat hartu zitekeen ala ez. Bi diziplinen arteko lotura sumatu daiteke Seuraten irudi batzuetan, argazki-negatiboak balira bezala landu baitzituen. Argazkigintzak baldintzatutako ikuspegi horri artistaren marrazkiek zuten izaera ia puntillista gehitzen zaio, eta argazki-mugimendu piktoralistak berezkoa zuen errealismo kostunbrista ekartzen du gogora lan batzuetan. Nolanahi ere, ez dago inon jasota Seuratek argazkigintzarekin benetako loturarik zuenik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago