Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Info gehiago

Iruzkinak

[Serra]

Richard Serrak ekintza beregaintzat hartzen du marrazkia. 1977an, hauxe esan zuen marrazkiari buruz: ”Marrazkia funtsezko jarduera batean kontzentratzea da, eta adierazpenaren sinesgarritasuna zeure esku geratzen da erabat. Landu dezakedan espaziorik zuzenena eta kontzienteena da. Hasi eta buka ikus dezaket prozesua, eta, batzuetan, baita kontzentrazioa luzaroan mantendu ere. On egiten dit. Nire lanaren iturria ulertzea ahalbidetzen didan egoera bakanetako bat da”.

Serraren iritzian, marraztea “ikusten uzten” dion jarduera bat da, eskuaren eta begien arteko ikusmira eta koordinazioa zabaltzeko modu bat. Eskala handieneko marrazkiak artistak etengabe lagun duen praktika baten zati bat baino ez dira. Lerroa eta figurazioa saihestuz, haren marrazkiak aurretiazko ideiarik gabeko prozesu baten emaitza dira: materialak eta euskarriak, apurka-apurka, espazialtasuna islatzen dute. Espazialtasun hori eskulturena ez bezalakoa da, bestelako kokapena baitute aretoan, eta badira haien arteko beste hainbat bereizgarri ere, markoztatzea, kasu.

Serrak ez du beltza kolore natural gisa erabiltzen, “artifizialtzat” jotzen duen modu batean baizik. Artistaren arabera, kolore beltza baino ez erabiltzeak lotura du “emozio iheskorrak” ez adieraztearekin; haren esanean, formen pisua eta sendotasuna hobekien transmititzen dituen kolorea da, beste edozein kolorek baino gehiago ateratzen baitu argia. Marrazketari buruzko oharrak lanean idatzi zuenez, ”Beltzak ez du gaizki-ulerturik sortzen; ez du esanahirik eragiten. Eta, hala, testuren eta materialen behaketan zentratzeko aukera ematen digu”. Eta 2000. urtean, elkarrizketa batean beltzaren ez-kolore izaeraz galdetu ziotenean, hauxe erantzun zuen Serrak: “Kolore bat da. Zalantzarik gabe, kolore bat da. […] Seuraten marrazkietan pentsatzearekin bat, koloretzat hartzen duzu beltza ezinbestean”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago