Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Erakustaldi honek agerian jartzen du zer-nolako garrantzia duen marrazkiak Richard Serra eta Georges Seurat artisten lanean. Azken hori miresmen-iturri izan da beste artista askorentzat, tartean Serra berarentzat, eta diziplina horretako maisutzat hartu izan da. Seuraten marrazkiei itzal egiten die sarritan bere margolanen ospeak. Alabaina, kritikak, artearen historiak eta Serraren moduko beste hainbat artistak nabarmendu dute marrazkigintza izan dela Seuraten sorkuntzaren ondare bikainena. Ildo horretan, bereziki azpimarratu izan dute margolari frantziarrak zeinen modu berritzailean baliatu zuen marrazketa-teknika eta nola arakatu zituen Michallet paperak eta Conté arkatzak eskaintzen zituzten aukerak.

Margolaritza-estilo puntillistaren asmatzailea izateagatik da gogoratua Seurat. Hala ere, garatu zuen marrazki-motaren bidez, irudikapenetik haratago aztertzen zituen bizitza modernoko gaiak. Bere marrazki ilun eta misteriotsuetan, Seuratek esperimentatu egiten zuen beltzaren kontraste eta tonalitateekin, formekin, itzalekin eta espazioen argiarekin zein konposizioarekin. Haren marrazkiek bere inguruko artista asko liluratu zituzten, baina baita geroagoko beste batzuk ere, hala nola Pablo Picasso, Henry Moore edo Ellsworth Kelly.

Erakusketa honetan, Serraren eta Seuraten marrazki-lanen arteko loturak jartzen dira ikusgai; esate baterako, beltza kolore gisa ulertzeko modua.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago