Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

[Seurat]

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Info gehiago

Iruzkinak

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Izenburua:
Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83
Erakusketa:
Serra/Seurat. Marrazkiak
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Iluntasuna | Bolumena | Forma | Konposizioa | Hiri-eszenak | Marrazkigintza | Industrializazioa | Animaliak artean | Paris
Mugimendu artistikoak:
Neoinpresionismoa
Teknikak:
Conté arkatza | Michallet papera
Aipatutako artistak:
Seurat, Georges

XIX. mendearen amaierako Paris industrializatuan zaldien eta gurdien gorakada nabarmena izan zen hiriko kaleetan: zalgurdiak salgaien eta pertsonen garraiobide nagusi bihurtu ziren gero eta biztanle gehiago zituen hiriburuan. Gai hori behin eta berriz errepikatzen da Seuraten koadernoetan, orduko Pariseko paisaiaren elementu gisa. Gidariak eta animaliak haren marrazkietako argi-ilun eta itzal erabat bereizgarrietan bilduta ageri dira artistak lerroa ia-ia desagerrarazi eta, haren ordez, protagonismoa itzalei eman zien garaian.

Eskuarki, gehiago jarduten zuen atmosfera sortzen lerroen garbitasunean baino; Seuratek irudien formak lantzen zituen, eta, horretarako, arkatzaren lodierarekin eta indarrarekin jokatzen zuen, baita iluntasunarekin kontraste egiten duten eremu argiagoekin ere. Oso gutxitan ezabatzen zuen ezer; hala, irudiak apenas bereizten diren arren, ederki lortu zuen zaldien zama astuna eta lanaren gogortasuna transmititzea.

Bi zaldi uztarrian, 1882 eta 1883 artean egina, Seuraten marrazki abstraktu eta finduenetako bat da, eta Paris kanpoaldeko eta aldirietako auzoak irudikatzeko sortu zuen sail batekin du lotura. Landagunea eta gero eta industrializatuago zegoen hiria elkarrekin nahasten ziren hartan, egunaren eta gauaren arteko mugan sortzen den atmosfera baliatuz, nekazaritza-lanean emaniko egun luzearen nekea eta astuntasuna transmititu zituen Seuratek. Artistak Jean-François Millet margolari errealistaren hainbat erreprodukzio zeuzkan bere estudioan eta, zalantzarik gabe, lan honek haren eragina du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago