Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Info gehiago

[Serra]

Info gehiago

Iruzkinak

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Izenburua:
Bela zuria (La Voile blanche), 1890
Erakusketa:
Serra/Seurat. Marrazkiak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Iluntasuna | Kolorea | Lan-prozesua | Materialtasuna | Mugimendua | Marrazkigintza | Frantzia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Neoinpresionismoa
Teknikak:
Conté arkatza | Michallet papera
Aipatutako artistak:
Seurat, Georges

Bela zuria obran nagusi den ilunabarreko atmosferak ederki erakusten du Georges Seuraten marrazkien heldutasun-etapan bereizgarri den tenebrismoa. Artistaren heriotza goiztiarra baino urtebete lehenago egina da: Seuratek egindako azken marrazki independenteetako bat. Obra honetan, muturreraino aztertzen ditu argiaren eta iluntasunaren arteko kontraste dramatikoak. Hain zuzen ere, materialtasunaren eta testuren gainean eginiko ikerketen poderioz eta argiaren eta optikaren inguruan zituen ideia iraultzaileei esker lortu zuen Seuratek bere “puntillismo” bereizgarria garatzea; teknika horrekin, ehunka puntu erabiltzen zituen irudikatutako eszenari forma emateko.

Seurat Conté arkatza Michallet paper zimurtsuaren gainean erabiltzeko modua egokituz joan zen, materialek aukera eman ziezaioten beltzetik zurirako mailaketa askotarikoak menperatzeko. Efektu hori indartzeko, finkatzailea ere erabili zuen zati batzuetan. Beltzaren eta zuriaren tratamenduak eta kontrasteek honako ideia hau zuten oinarri: kolore bat beste batekin kontaktuan jartzen denean, biek eragiten diote elkarri, bereziki argiek ilunei, eta alderantziz.

Lehen planoan ageri diren emakumeek hiriburutik urrun atseden-une batez gozatzen ari diren bi paristar dirudite. Itsasontzi txikietan nabigatzea eta ibai-paisaietako aisialdia izan zen XIX. mendeko Frantziako denbora-pasarik ezagunenetako bat, eta, hori hala zen heinean, behin eta berriz agertu zen gai hori margolari inpresionisten artean. Bela zuria lanean, Seuratek eszena baketsu bat aukeratu zuen: txaluparen bela argitasunagatik nabarmentzen da, eta halako mugimendu arin bat transmititzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago