Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Info gehiago

Iruzkinak

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Izenburua:
Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88
Erakusketa:
Serra/Seurat. Marrazkiak
Gaiak:
Giza gorputza | Artistak | Eragin artistikoa | Argia | Iluntasuna | Bolumena | Irudikapena | Konposizioa | Papera | Oreka | Simetria | Marrazkigintza | Frantzia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Neoinpresionismoa
Teknikak:
Conté arkatza
Aipatutako artistak:
Seurat, Georges

Zirkuko desfilea izeneko margolanerako estudiotzat hartu izan den arren, lan hau, berez, marrazki independente bat da. Bi pailazo irudikatzen ditu, beren kaleko ikuskizun komikoarekin oinezkoen arreta erakarri nahian. Obra honetan, Seuratek kontrakotasunak aztertu zituen erdiko bi irudien bidez; horien albo banatara beste bi irudi ere badaude, apur bat atzerantz eramanda.

Aurreko irudietako bat altua da, eta bestea, berriz, baxuagoa; bat zuriz jantzita dago, eta bestea, ostera, beltzez. Haietako bati kapela zuri triangeluarra marraztu zion Seuratek; besteari, aldiz, kapela beltz biribildua; azken horrek eskote zuri puntaduna du, eta haren isla alderantzikatua ageri du pareko irudiak. Estudio erabat piktorikoa da: paperaren gainean bolumena eta konposizioa sinplifikatzen saiatu zen artista, argi-ilunen adierazpen ahaltsuari uko egin gabe. Seurat garai hartako eleberri naturalisten irakurle izan zen, eta gauaren eta gaueko pertsonaien miresletzat aitortzen zuen bere burua. Pertsonaia horiek, beste norbaitekin irudikatuta ageri direnean ere, distantzia kalkulatuki simetrikoa gordetzen dute elkarren artean, eta hala, zirkuko artistaren bakardadea eta gorputzaren autonomia dakarte gogora.

Marrazkiaren antolamenduak, hau da, aipatutako banaketa uniformeak eta elkarrengandik ia bereizi ezinezkoak izaki konposizioa markatzen duten figura-plano biek nolabaiteko kutsu primitiboa ematen diote obrari, Antzinako Egiptoko behe-erliebeen tankerakoa. Moztuta ageri diren alboko irudiek ere ikusmen-eremutik kanpo dagoen eszenaren jarraipena iradokitzen dute, friso klasiko batean bezala. Hala, ikoniko bihurtzen dute pailazoen presentzia ezaguna, siluetek argiztatutako hondoan diluitzen dena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago