Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Info gehiago

Iruzkinak

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Izenburua:
Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885
Erakusketa:
Serra/Seurat. Marrazkiak
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Iluntasuna | Konposizioa | Lan-prozesua | Oreka | Simetria | Marrazkigintza | Frantzia | Emozioa
Mugimendu artistikoak:
Neoinpresionismoa
Teknikak:
Conté arkatza
Aipatutako artistak:
Seurat, Georges

Gustave Kahn idazleak Seurati buruz esan zuen bezala: “Honela marraztuz, gauzen bihotzera iristen da, edertasuna eta adierazpena duintzen dira, dardara egiten da errealitatearen botereak eragiten duen emozio itogarriaren aurrean, ia erabateko elkartasuna sentitzen da bizitzaren sentimendu sakonarekin”.

Itxuraz soila dirudi bizkarrez ageri den emakume baten marrazki honek; argi-ilunez egindako irudiak, ordea, ondo kalkulaturiko konposizio bat ezkutatzen du. Mokorretan, bizkarrean eta berokiaren bolumenean nabari diren gris-eskalen bidez, marrazkiak sakonera hartzen du. Badirudi barandak markoztatu egiten duela irudia, eta, simetria eta oreka areagotzeko, Seuratek landareak diruditen bi elementu ipini zituen alde banatan, marrazkian nagusi den egitura triangeluarra sendotuz. Emakumeak bizkarrez duen indar asaldakaitzak eta irudiak atzealde argiztatuaren gainean hartzen duen tridimentsionaltasunak barneratu egiten gaitu gurutzatzear dagoen atalasean.

Seuraten marrazkietan, gorputzek forma abstraktuak dirudite askotan eta, horren ondorioz, kritikari batzuek abstrakzioaren aitzindaritzat hartu izan dute. Hori hala izanik ere, ez da ahaztu behar artistak errealitatearekin zuen lotura sakona, ezta errealitateak pizten zizkion emozioak transmititzeko nahia ere. Ukigarria de ororekiko zuen interesak agerian uzten du Seuratek bere garaiko imajinarioarekin eta mugimendu errealistaren espirituarekin zuen konpromisoa. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [1]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Serra. Ibilbideak (Ramble Drawings) [2]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Seurat]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi zaldi uztarrian (Attelage à deux chevaux), 1882–83

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Udako igandea Grand Jatte uhartean lanerako estudioa: gona baten xehetasuna (Étude pour Un dimanche d’été sur l’île de la Grande Jatte: detail de jupe), 1884–85

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Emakumea bizkarrez, makurtuta (Femme de dos, penchée), ca. 1885

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: Bi pailazo edo Pailazoa eta hiru pertsonaia (Deux Clowns ou Clown et trois personnages), 1886–88

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Bela zuria (La Voile blanche), 1890

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago

[Serra]

Serra/Seurat. Marrazkiak, Iruzkina, 2022

Info gehiago