Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945
Ihesaren eskailerarantz (Vers l’échelle de l’évasion), 1942ko abenduaren 31
Ikatz-ziria paper gainean
69 × 51 cm
Colección Abelló
Pertsonaia I (Personnage I), 1945
Toska
26 × 25 × 20 cm
Collection Adrien Maeght, Saint-Paul de Vence
Iruzkinak
Emakumea gauean (Femme dans la nuit), 1945Olio-pintura mihise gainean130 × 195 cmEskaintza: The David & Ezra Nahmad Collection
- Izenburua:
- Emakumea gauean (Femme dans la nuit), 1945Olio-pintura mihise gainean130 × 195 cmEskaintza: The David & Ezra Nahmad Collection
- Erakusketa:
- Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Bizitza | Bigarren Mundu Gerra
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Miró, Joan
Emakumea gauean tamaina handiko 14 koadrok osatutako sail baten parte da. Margolan horiek Miróren ideograma bereizgarriak ageri dituzte, hondo zuriaren gainean. Artistak 1945eko urtarrilaren 26tik maiatzaren 7ra bitartean sortu zuen sorta hori, eta lan haietako azkena Alemaniak Reimsen baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen egunean margotu zuen. Miróren lanean inflexio-puntua izan zen sail hori, baita urtebete lehenago ama zendu izana ere, eta gerra hasi zenetik izaniko produkziorik anbiziotsuenari ekiteko oinarri izan zuen.
1937tik aurrera, gerrak errotik baldintzatu zituen Miróren obra eta ibilbide profesionala, baina baita haren bizitza pertsonala ere. Gatazkaren amaieran, 1945eko maiatzean, artistak gogoeta egin ahal izan zuen urte haren hasieran abiarazitako artelan-sortaren inguruan: ordu ilunenetan pentsatuak ziren, bakeak ezinezkoa zirudien garaian, eta haustura-une gisa interpretatu zituen, ez bere ibilbidearen barruan bakarrik, baita artearen etorkizunerako ere.
Mirók garai hartan egin zituen koadernoek agerian uzten dute zenbateraino planifikatu zituen gerra-urteetan zehar Emakumea gauean eta sail hartako gainerako lanak. Hemen islatutako kontzeptuek zenbaterainoko bilakaera izan zuten ere erakusten dute. Hasiera batean, Mirók sailerako inspirazio gisa erabili nahi izan zituen aurreko marrazki horiek. Geroago, ordea, hauxe azaldu zuen:
“Lehenengo etapa askea da, inkontzientea; baina, ondoren, koadroa erabat kontrolatua da, nik hasieratik sentitu dudan lan diziplinatuaren nahiari jarraikiz”.