Edukira zuzenean joan

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945

Pertsonaia I (Personnage I), 1945

Toska

26 × 25 × 20 cm

Collection Adrien Maeght, Saint-Paul de Vence

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Gaualdi esnoba printzesaren etxean)
[Sans titre (Soirée snob chez la princesse)], ca. 1946
Txinako tinta eta gouachea paper gainean31,4 × 51,4 cm
Eskaintza: David & Ezra Nahmad Collection

Izenburua:

Erakusketa:
Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945
Gaiak:
Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Irudikapena | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Sinbologia | Marrazkigintza
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Teknikak:
Tinta txinatarra
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Miró, Joan

Nazioartean ospe handia hartzen ari zen garaian sortu zuen Mirók Titulurik gabea (Gaualdi esnoba printzesaren etxean) izeneko obra hau. Oso irudi estilizatu eta abstraktuak ageri ditu, eta urte batzuk lehenago Konstelazioak sail entzutetsuan garatutako zeinu-lengoaia bera baliatzen du.

Marrazki honetan, gau-jai batera doazen sei irudi handi agertzen dira txoriekin, izarrekin eta zeinuekin batera. Hemen, denboran zehar asmatutako zeinuen eta sinboloen lengoaia piktorikoan bakarrik oinarritu zen Miró. Berrogeiko hamarkadaren erdialdeko sorkuntzok inspirazio-iturri izan ziren New Yorkeko espresionismo abstraktuko artistentzat. Mirók lerroekin trazatutako eta kolore primarioekin margoturiko orbanez jantzitako irudi biomorfoz bete zuen konposizioa. Berde argi koloreko hondo bizi baten gainean ezarrita, begi irteneko pertsonaiek multzo dinamiko bat osatzen dute, artistaren irudimen mugagabetik sortua.

Lerroaren erabilera espresiboa da Mirók lan honetan erabilitako baliabiderik garrantzitsuena. Lengoaia bisual iradokitzaileak abstrakzioaren eta sinboloen arteko oreka perfektua lortzen du. Etengabeak dira energia eta mugimendua. Konposizioa inprobisazio aktibo eta jarraitu baten emaitza da, zeinak ezinezko bihurtzen baitu multzoaren interpretazio zehatza egitea.

Aurrean dugun marrazkian, espazioak ez du funtzio propio eta independenterik; aitzitik, okupatua izateko balio du. Garai horretako obretan bereizgarriak dira disko biziki koloretsuak, ia beti konektatuak, lerro fin eta etenez elkartuta; irudi gehienak eremu uniformeetan marraztuta ageri dira, eta kolore garbiko arabeskoak dituzte, xehetasun batzuk edo irudien zati batzuk nabarmentzen dituztenak, hala nola hankak, besoak edo bularraldea.

BESTE ATALAK

Sarrera

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Iparra-Hegoa (Nord-Sud), 1917Olio-pintura eta eskuz idatzitako inskripzioa mihise gainean, 62 × 70 cmCollection Adrien Maeght, Saint-Paul de VenceL’Instant aldizkariaren kartelerako proiektua, 1919Olio-pintura eta testu idatzia kartoi gainean, 107 × 76 cmIVAM, Institut Valenciá d’Art Modern, Generalitat de València

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua (Autoportrait), 1919Olio-pintura mihise gainean73 × 60 cmMusée national Picasso, ParisDantzari espainiar baten erretratua (Portrait d’une danseuse espagnole), 1921Olio-pintura mihise gainean66 × 56 cmMusée national Picasso, Paris

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nekazari katalana gitarrarekin (Paysan catalan à la guitare), 1924Olio-pintura mihise gainean147 × 114 cmMuseo Nacional Thyssen-Bornemisza, Madril

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Matxinsaltoa (La Sauterelle), 1926Olio-pintura mihise gainean114 × 147 cmBasil & Elise Goulandris Foundation, Atenas, Grezia

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Paisaia (Erbia) [Paysage (Le Lièvre)], 1927ko udazkenaOlio-pintura mihise gainean129,6 × 194,6 cmSolomon R. Guggenheim Museum, New YorkPaisaia (Oilardun paisaia) [Paysage (Paysage au coq)], 1927Olio-pintura mihise gainean131 × 196,5 cmFondation Beyeler, Riehen/Basel, Sammlung Beyeler

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Pintura (Izarra) [Peinture (L’Étoile)], 1927Olio-pintura arpillera gainean65 × 81,1 cmEskaintza: The David & Ezra Nahmad Collection 

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Pintura (Pertsonaia: Fratellini anaiak) [Peinture (Personnage: Les Frères Fratellini)], 1927
Olio-pintura mihise gainean130 × 97,5 cmFondation Beyeler, Riehen/Basel, Sammlung Beyeler

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Fornarina (Rafaelen arabera) [La Fornarina (D’après Raphaël)], Paris, 1929ko udaberri–uda
Olio-pintura mihise gainean146 × 114 cmColeção de Arte Contemporânea do Estado, em depósito na Fundação de Serralves - Museu de Arte Contemporânea, Porto

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Pintura-poema (Izar batek emakume beltz baten bularra laztantzen du) [(Peinture-poème) Une étoile caresse le sein d’une négresse], 1938Olio-pintura mihise gainean129,5 × 194,3 cmTate. 1983an eskuratua

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Txoriaren hegaldia lautada gainetik III (Le Vol de l’oiseau sur la plaine III), 1939Olio-pintura arpillera gainean89 × 116 cmSolomon R. Guggenheim Museum, New York. Dohaintza: Evelyn Sharp, 1977

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Ihesaren eskailerarantz (Vers l’échelle de l’évasion), 1942ko abenduaren 31Ikatz-ziria paper gainean69 × 51 cm                                        Colección Abelló

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Emakumea gauean (Femme dans la nuit), 1945Olio-pintura mihise gainean130 × 195 cmEskaintza: The David & Ezra Nahmad Collection

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Pertsonaia I (Personnage I), 1945Toska26 × 25 × 20 cmCollection Adrien Maeght, Saint-Paul de Vence