Edukira zuzenean joan

Yves Klein

Minio laranja koloreko unibertsoaren adierazpena, 1955

Info gehiago

Iruzkinak

Yves, pinturak, 1954

Izenburua:
Yves, pinturak, 1954
Erakusketa:
Yves Klein
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Judoa | Claude Pascal
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Aipatutako artistak:
Klein, Yves

XX. mendean beren artea sortzen eta interpretatzen zuten artista batzuk agertu ziren. Artista haientzat beren obraren eta jendaurrean aurkezten zuten irudiaren artean zegoen lotura askaezina zen. Hala, Yves Klein-ek bere burua eszenaratu zuen. Bere artea eszenaratu zuen. Bere obratik ikuskizun bat egin zuen lehenengo artista dela esan izan da. Karismadun artista gisa goraipatu zuten eta mistiko ero gisa barregarri utzi zuten. Bere garaikideek zitaltzat hartzen zuten batzuetan eta jeinutzat besteetan.

1954an, Yves Kleinek “Judoaren oinarriak” (Les fondements du judo) izenburua zuen liburua argitaratu zuen. Japonian hamasei hilabeteko egonaldia egin berri zuen eta judoaren munduan jarduteko prest zegoen. Baina agintari frantsesek Japonian lortu zuen titulua onartu ez ziotenean Madrilera joan zen, eta bertan judoko Espainiako Federazioaren entrenatzaile izatera iritsi zen.

Judoari buruz idatzi zuen liburua kaleratu zenean bi katalogo argitaratu zituen. Bietan hamar orri monokromo erantsiak agertzen ziren, ustez artelan monokromoen ilustrazioak. Jatorrizkoak ez ziren inoiz existitu, ordea. Ez zegoen beste ezer katalogo haietaz aparte – bata “Haguenault, peintures” (Haguenault, pinturak), eta bestea “Yves, peintures (Yves, pinturak). Hitzen edo esaldien ordez lerro lodiek osatzen zuten sarrera, “Pascal Claude” izeneko batek sinatutakoek. Aipatzekoa da izen horren atzean Claude Pascal poeta igar daitekeela, Yves Kleinen laguna.

Beraz, broma dadaistaren bat zela pentsa al daiteke? Garai hartan nagusi zen keinuzko abstrakzioaren eskolari buruzko ironiazko komentarioa? Edo programa artistikoren bat?

Ziurra dena hauxe da: sasi-katalogo horiek monokromiaren ideia biltzen dute funtsean – hau da, kolore bakar batez pintatzearen edo marraztearen artea. Kolorea kolore gisa hartuta. Irudia dagokion koloreak sorrarazitako efektura murriztea. Irudikapenaren edozein nolakotasun desegitea. Pintzelaren mugimendu inspiratuari uko egitea, garai hartan Frantzian boladan zegoen arte abstraktu dotorean eta espresiboan egin ohi zenez.

BESTE ATALAK

Yves, pinturak, 1954

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Minio laranja koloreko unibertsoaren adierazpena, 1955

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo zuria, 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo urdina, Titulurik gabea (IKB 98), 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hutsa, 1958

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Antropometria, Titulurik gabea (ANT 106), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Banpiroa (ANT SU 20), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Ho Ho (RE 34), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monourreztatuak

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago