Edukira zuzenean joan

Yves Klein

Banpiroa (ANT SU 20), 1960

Info gehiago

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Info gehiago

Iruzkinak

Ho Ho (RE 34), 1960

Kultura modernoa munduari bere sorginkeria kentzean badatza, orduan, Yves Klein magia birsortzen, mundua poetizatzen, dagokion alderdi prosaikotik, arrazionaletik eta baliagarritik askatzen jardun duten artista-talde batekoa da. Mitoetan sinesten ez duten pertsonek ere bere nolakotasun poetikoekin goza dezakete. Kleinek munduaz duen ikuspegi mistikoa heldu gabetzat, kontraesanekotzat eta bitxitzat hartzen duten pertsonek ere ezin dute ukatu bere obrak sentsualak direla eta aparteko presentziaz eta poesiaz hornituak daudela.

Bere obra monokromoek indar iradokitzailea dute, erakarpen arraroa eragiten dute, eta aldi berean erabat estetikoak dira, nolabaiteko kutsu apaingarriarekin. Eta guztiei dotorezia mediterraneoa darie.

Yves Kleinek 1959. urtean Parisko Iris Clert galerian jarri zituen lehen aldiz ikusgai pinturaz blaitutako bere belakiak. Monokromia urdinean desagertzen zen materiaren estetika betetasunaren estetika bilakatu zen.

“Aldi hartan belakiaz ohartu nintzen. Nire pinturetan lan egiten dudanean belakiak erabili ohi ditut. Eta, jakina, berehala jartzen dira urdinak. Egun batean belaki batean urdin kolorea zein polita geratzen zen konturatu nintzen. Bat-batean, nire lanerako erabiltzen nuen tresna hura balio handiko material bilakatu zen. Liluratua uzten ninduena zera zen, belakiak edozein likido xurgatzeko duen aparteko gaitasuna”.

Belakiek kolorea xurgatzen dute, hazi, ugaritu eta espazioa betetzen duten forma organiko bat direla esan daiteke. Eta horrela ilargiko paisaiak, paisaia bolkanikoak, itsaspeko paisaiak eratzen dira.

Kleinek erliebeak sortu zituen. Eskulturak sortu zituen. Bere obrak hirugarren dimentsioraino hedatu ziren. Obra horiek ez dira fisikoki mugatuak diren objektu gisa planteatzen, espazioa hartzeko duen eskubidea erreklamatzen duen materia gisa baizik, zabaltzen den eta espazioa betetzen duen materia gisa, hain zuzen.

Errealitatea kolorez bustitzea edo, Kleinek berak esan zuen bezala, “inpregnazioa”, bere obraren helburua da orain. Materiara, materialtasunera, bere ingurune fisikora itzultzeko bidea aurkitu du, belaki naturalek sinbolikoki irudikatuta.

Arrosa koloreko belakizko bere erliebeetako bat Ho Ho deitzen da. Tituluak itsas hondotik erauzitako belakien edertasunak eragiten duen harridura-espresioa imitatu nahi du.

BESTE ATALAK

Yves, pinturak, 1954

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Minio laranja koloreko unibertsoaren adierazpena, 1955

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo zuria, 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo urdina, Titulurik gabea (IKB 98), 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hutsa, 1958

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Antropometria, Titulurik gabea (ANT 106), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Banpiroa (ANT SU 20), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Ho Ho (RE 34), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monourreztatuak

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago