Edukira zuzenean joan

Yves Klein

Monokromo urdina, Titulurik gabea (IKB 98), 1957

Info gehiago

Antropometria, Titulurik gabea (ANT 106), ca. 1960

Info gehiago

Iruzkinak

Hutsa, 1958

Hutsa nabariaraztean datza ideia. Ez da, ez, lan erraza, pintzel-arrasto bat dagoelako, zerbait dagoelako. Beraz, pintatutako mihisetik harantz dagoen zerbaiten aipamena egingo duen artelana sortzea da helburua. Materiatik immaterialtasunera eramango gaituen artelana. Gure eguneroko kontzientziak gogor heltzen dien objektuak gaitzetsiko dituen artelana.

Kanpoko errealitatea desegingo den, kontzientziatik desagertuko den huts-egoera lortzea da helburua. Gauza guztiek, objektu guztiek beren substantzia galtzen duten, hutsal bihurtzen diren eta itxura soil gisa igartzen diren erabateko hutsa antzeman ahal izatea da helburua. Garrantzirik gabeko bilakatzen dira; beste hitz batzuetan esanda: benetan direna bihurtzen dira, hau da, ezer ez.

Zein barregarri den halako gauzetan aritu izana, halako itxura eta gertakarietan aritu izana; zer zentzugabe beren aurrean amore eman izana. Zein bitxia den objektuen harrokeria. Nola engainatu ditugun gure buruak fetitxeak goraipatuz.

Baina, nola da posible fetitxeak hain ahalmentsu izatea lortzea giza adimena beren aurrean makurtzeraino eta bere gidari izatea uzteraino? Azken finean, materiaren ordena ilusio bat besterik ez da. Europan, idealismoaren filosofia iritsia zen ondorio horretara. Ekialde Urruneko erlijioek bazekiten jadanik, Arrosagurutzearen jarraitzaileek bazekiten jadanik, mendebaldeko hiri handietan sortutako beste zirkulu esoteriko batzuen jarraitzaileek zekiten bezalaxe, hiri horietan arrazionalismoa nagusitu bazen ere.

Yves Klein-ek bazekien. Max Heindel arrosagurutzeko egilearen liburu bati esker sartu zen bide horretan barrena. Judoka gisa borroka-arte horren oinarrizko printzipioak, Zen budismoan oinarritzen diren printzipioak aztertu zituen. Yves Kleinen aita pintore figuratiboa izan zen, baina Yvesek baztertu egin zituen objektuak pinturatik. Hori funtsezkoa iruditzen zitzaion artea antzeman ahal izateko. Ezereza antzemateko. Hutsa antzemateko. Eta gero kolorea, argia, espazioa antzemateko. Eta azkenik infinitua antzemateko, ni-a unibertsoarekin, jainkotasunarekin elkartzen denean.

Erabat desberdina den zerbait egitea da helburua. Inolako aurrekaririk ez duen zerbait. Kontua ez da beste edozein gauza gidatzen duen haria biltzea, norberegandik hasita guztia sortzea baizik, lehenaldiko hondakinak gutxi inporta zaizkion asmatzailea izatea: Yves Kleinek monokromia aurkitu zuelakoan zegoen. “Yves Monokromoa”.

Klein 1928an jaio zen Nizan. Bai aita bai ama pintoreak ziren, baina berak ez zuen, ezta gutxiagorik ere, guztia esanda, pentsatua edo pintatua zegoelako sentsazioa. Aitzitik: bere obra erabat berritzailea zelako uste osoa zuen. Baita jeinu bat zelako uste osoa ere. Jeinu batek zerotik hasi beharra du berriro. Jeinu batek zerbait sortzen du ezerezetik. Ezereza sortzailea dela badaki.

Baina ezereza ezin da ikusgai jarri. Eta, bestalde, badago hutsa erakusterik. 1958ko maiatzean, Le Vide (Hutsa) izenburua zuen erakusketa inauguratu zuen Parisko galeria batean. Kleinek zuriz margotu zuen galeria eta bertako altzari guztiak kendu zituen. Han ez zen ezer erakusten. Erakusten zena zera zen, galeria hutsa.

Momentu batzuetan, hutsaren esperientziak indarkeriazko erreakzioak sorrarazi zituen erakusketa-aretoan pilatu ziren bisitariengan. Batzuk txundituta geratu ziren erabat, negar egiteraino. Bazen gizon gazte bat huts hura jasateko gai izan ez zena, eta gainazal zuriaren gainean pintatzeari ekin ziona.

Kleinek gizon hura aretotik botatzeko eskatu zien ekitaldi hartarako bereziki kontratatutako segurtasun-langileei.

BESTE ATALAK

Yves, pinturak, 1954

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Minio laranja koloreko unibertsoaren adierazpena, 1955

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo zuria, 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo urdina, Titulurik gabea (IKB 98), 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hutsa, 1958

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Antropometria, Titulurik gabea (ANT 106), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Banpiroa (ANT SU 20), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Ho Ho (RE 34), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monourreztatuak

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago