Edukira zuzenean joan

Yves Klein

Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961

Info gehiago

Iruzkinak

Monourreztatuak

Izenburua:
Monourreztatuak
Erakusketa:
Yves Klein
Gaiak:
Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Espiritualtasuna
Teknikak:
Fotomuntaketa
Artelan motak:
Argazkia | Pintura
Aipatutako artistak:
Klein, Yves

Alkimista. Alkimista formula bat bilatzen saiatzen da, materia arrunta urre bihurtzea ahalbidetuko diona. Alkimista begirunea zaion pertsonaia da –jakituna, mistikoa, naturan eta naturaz haraindian aditua.

Baina alkimistak mesfidantza ere iradokitzen du. Beti izan ohi dugu artista iruzurtia, engainatzailea izatearen susmoa. Alkimista pertsona buru-argia da baina bere susmoa izan ohi dugu, ordea.

Eta hala eta guztiz ere bere eskuetan sinboloen erreinua dago. Urrea sortzeko materia araztea eta espiritua araztea gauza bera dira, materiaren mugak, xedeen eta premien mugak behar ez dituena. Alkimista perfekzioaren bidea bilatzen aritzen da. Saihesbideak, bira okerrak eta huts egindako saiakuntzak daude.

Alkimistak esentzia aurkitu nahi du. Yves Klein-entzat, esentzia erabateko purutasunaren kolorea zen. Kolore primarioak, gorria, horia eta urdina, arrosa, urrea eta itsasoz haraindiko urdin bihurtuak.

1960az geroztik urrea erabili zuen kolore gisa, eta hala urrezko monokromoak edo Monourreztatuak sortu zituen. Urrea. Eguzkiaren kolorea. Errege-erreginen kolorea. Jainkoen kolorea. Paradisuaren kolorea. Infinituaren kolorea, distira jainkotiarraz estalia. Jainkotasunaren distira urre monokromoan islatzen da. Niaren distira bezala, bere jainkotasunaz ohartzen denean. Monourreztatuak jainkozaletasun unibertsalaren mailetara goratzen du ikuslea. Artista eta apaiza izaki bakar bilakatzen dira.

Yves Kleinek paper horiekin jolastu zuen. Publikoa nahastearekin. Itxaropenekin. Artista izateak esan nahi duenarekin. Itxurarekin eta errealitatearekin.

Inolako zalantzarik gabe, umorea bere artearen merituetako bat da. Baina Kleinek nolabaiteko harrotasun inplizitua ere erakusten du. Azken finean, izarretaraino iritsi nahi du. Absoluturaino. Eszeptizismoak metafisikari ezikusia egiten dion eta erlijioaren aurka agertzen den garaietan gainera. Kleinen garaikideek, hain errealista zirenek, hori guztia handinahiko zentzugabekeria zela susmatzen zuten.

Yves Kleinek identitateekin jolas egiten zuen. Eta informazioa eskaintzea, azalpenak ematea, manifestuak sortzea gustatzen zitzaion. Beti egon ohi zen oparotasunezko osagairen bat. Baina bere hitzetan ezkuturik burla pixka bat ere antzeman zitekeen beti. Artista eta bere poseak ikus daitezkeen argazki askotan agerikoa den zerbait.

Yves Klein airean flotatzen agertzen den fotomuntaia, bere “egun bakar baterako egunkarian” agertu zena, hain artista nekaezinaren proiektu ugarietako batean alegia, misteriotsua eta barregarria da aldi berean. Txori bat balitz bezala, Yves Kleinek asfaltoaren gainetik goratuz luzatzen ditu besoak. Espazioaren jaun eta jabe da artista.

Klein, dandya. Klein, pop-aren aurreko artista. Bihotzekoak jota hil zen 1962ko ekainaren 6an. Hogeita hamalau urte zituen.

Klein, zeremonien maisua. Klein mistikoa. Klein apaiz gorena. Yves, monokromoa. Ez da erraza Yves Klein on hura sailkatzen.

BESTE ATALAK

Yves, pinturak, 1954

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Minio laranja koloreko unibertsoaren adierazpena, 1955

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo zuria, 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo urdina, Titulurik gabea (IKB 98), 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hutsa, 1958

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Antropometria, Titulurik gabea (ANT 106), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Banpiroa (ANT SU 20), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Ho Ho (RE 34), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monourreztatuak

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago