Edukira zuzenean joan

Yves Klein

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Info gehiago

Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961

Info gehiago

Iruzkinak

Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961

Izenburua:
Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961
Erakusketa:
Yves Klein
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Espiritualtasuna | Kristautasuna | Natura | Johann Wolfgang von Goethe | Traszendentzia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Klein, Yves

Yves Klein-ek ezereza lortu nahian egindako ahaleginak ez du nihilismoa esan nahi. Existentzialistek ez bezala, artistak ez du interes berezirik sentitzen gizakiak bere burua unibertso hotz eta huts batean abandonatua ikusten duela esateko. Kleinen unibertsoa beroa da. Hutsa betetasunaren funtsa da, bere lehenengo kausa. Kosmosa leku atsegina da. Jainkotiarra.

Beraz, Yves Kleinen pinturak ez dira suntsipenari buruzkoak. Aurrean duguna ez da lazturaren edertasuna, hori baino gehiago energia puruaren edertasuna baizik. Inolako trabarik gabe agertzen den naturaren edertasuna da, suzko elementuan eratu ahala.

“Sua elementu oso bizia da. Barru-barrukoa eta unibertsala da. Gure bihotzaren barruan bizi da. Zeruan bizi da […]. Fenomeno guztien artetik, benetan bera da bakarra ongiaren eta gaizkiaren kontrako baloreak dituela esan daitekeena. Distira egiten du Paradisuan. Erre egiten du Infernuan. Leuntasuna eta oinazea da”.

Artistak mihiseak su-jaurtigailu batez hondatzen dituenean, artearen eta naturaren artean esku hartzen ari da. Suak, oinarrizko indarrak, kartoiaren gainean uzten du bere arrastoa, pintura antropometrikoetan giza gorputzak bere arrastoak mihisearen gainean uzten dituen bezala. Gorputzak arrasto zehatz bat, forma jakin bat uzten du, eta suak ere. Gorputza pintatzeko pintzela da eta sua forma ematen duen indarra.

Yves Klein su mistikoan eta garbitzailean pentsatzen ari da, doktrina katolikoaren Purgatorioko sugarrak bezalakoan. Halakoxea da Goethe poeta alemanak bere poemetako batean gogora ekartzen duen sua. “Selige Sehnsucht” izenburua du, “Nostalgia bedeinkatua”, eta bertan suak eragindako heriotzak aldaketarako nahia adierazten du sinbolikoki. Suzko proba gainditzeko gai den pertsonak bakarrik izan dezake berriz jaiotzeko itxaropena. “Hiltzea eta berriz jaiotzea” da mugiezin geratzen ez diren pertsonen maxima, malgutasuna mantentzen duten eta aldaketak onartzeko prest dauden pertsonena. Baina, horrez gain, arimak gizakunde batetik hurrengora jarraitu behar dion bidearen laburdura esoterikoa da.

Doktrina kristauaren arabera, Espiritu Santua suzko mihien itxurarekin agertu zen Kristoren dizipuluen aurrean. Erromantikoek ondo zekitenez, espirituak beti hartzen du itxura sutsua. Espirituaren sua, sua naturaren indar gisa, sua printzipio eratzaile gisa. Eta aldaketarako tresna gisa, egoera erantsi batetik bestera izandako trantsizioa, bai kimikan bai alkimian funtsezko bitartekoa.

BESTE ATALAK

Yves, pinturak, 1954

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Minio laranja koloreko unibertsoaren adierazpena, 1955

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo zuria, 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monokromo urdina, Titulurik gabea (IKB 98), 1957

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hutsa, 1958

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Antropometria, Titulurik gabea (ANT 106), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Banpiroa (ANT SU 20), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Ho Ho (RE 34), 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Monourreztatuak

Yves Klein, Iruzkina, 2005

Info gehiago