Yves Klein
Ho Ho (RE 34), 1960
Suzko pintura, titulurik gabea (F 27 I), 1961
Iruzkinak
Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960
- Izenburua:
- Belakizko eskultura urdina, titulurik gabea (SE 212), ca. 1960
- Erakusketa:
- Yves Klein
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Sinbologia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Klein, Yves
Flotazioa. Lebitazioa. Trantsizioa. Yves Klein-ek transgresio estetikoarekin lotzen ditu bere gainazal monokromoak eta bere belakizko eskulturak. Dagokien oinarriaren gainean ezarriak eta zurtoin fin batzuez eutsiak, belakizko objektuek grabitate-legeetatik ihesi dabiltzala ematen dute. Laino itxura dute, eta lurreko errealitatea saihesten ari direlako sentsazioa sorrarazten dute. Kleinen beste obra batzuekin gertatzen den bezala, eskultura horiek zeinu, adierazle eta sinbolo gisa hartu beharko lirateke. Mundu jakin bat adierazten dute, lege fisikoek objektuen portaera zehazten duten mundua ez bezalakoa.