Yves Klein
Koloreko suzko pinturak, titulurik gabea (FC 1), 1961
Monourreztatuak
Iruzkinak
Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961
- Izenburua:
- Kosmogonia, titulurik gabea (COS 25), 1961
- Erakusketa:
- Yves Klein
- Gaiak:
- Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Klein, Yves
Artea eta natura, artea eta bizitza. Bereizketa lehenaldiko zerbaitean geratzen zen. Artea batetik eta gainerako guztia bestetik –Yves Klein-ek ez zuen batere zerikusirik halako jarrera garbizalearekin.
Eta gainera ez zitzaion iruditzen espiritualtasuna eta sentsualtasuna kontrakoak zirenik. Bere kolore aberatsen sentsualtasuna zegoen, bere Antropometrien sentsualtasuna. 1960an eta 1961ean, Yves Klein landareen eta atmosferako elementuen sentsualtasunaren irudi manipulatu gabeak sortzen saiatu zen, pinturaren keinura jo beharrik izan gabe.
Bere koadroak haizearen eta euriaren eraginpean jarri zituen eta landareen eta harearen paper gaineko inpresioak egin zituen.
Haizearen inpresio jakin bat lortzeko, mila kilometro ibili zituen Citroen 2CV batean. Mihise monokromoa, laranjaz pintatua, kanpoan lotua zihoan, haizearen eta eguraldi txarraren pean. Arteak naturaren osagai, kosmosaren osagai izan behar zuen, eta ezin zuen unibertsoan diharduten indarretatik bereizia egon.
Aireak, zirimiriak eta euri-zaparradek mihisean utzi zuten beren arrastoa. Yves Kleinek Kosmogoniak izena eman zien obra haiei eta, zenbaitetan, Naturometriak.