hezkuntza-edukia
EDVARD MUNCH
- Izenburua:
- EDVARD MUNCH
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Litografia | Xilografia
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Edvard Munch (1863–1944) ezaguna da 1893ko Garrasia pinturagatik, eta ospe handia izan zuen bere garaian, koloretan egin zituen litografia eta xilografia berritzaileei esker. Bere lanak ataletan moztu eta berriz elkartzen zituen, puzzle baten gisara, eta kolore desberdinetan tintaztatzen eta estanpatzen zituen aldi berean.
Johnsek elementu ugari txertatzen ditu bere lanetan: berak zein beste artista batzuek egindako konposizioen zatiak, testurak —zuraren alea, adibidez—, eskuen eta besaurreen inpresioak, hitzak… baita erreferentzia autobiografikoak ere, Edvard Munch artista norvegiarrak egin ohi zuen bezala.
Johnsek inspirazio-iturri izan zuen Munchen Autorretratua. Erlojuaren eta ohearen artean (1940–43) koadroan agertzen den ohe-estalkiaren bilbadura, eta zenbait obratan txertatu zuen bilbe gurutzatuen motibo hura, hala nola 203 aretoan ikusgai dauden Savarin saileko monotipoetan.