hezkuntza-edukia
ROBERT RAUSCHENBERG
- Izenburua:
- ROBERT RAUSCHENBERG
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Lankidetza artistikoa | AEB | Teknika eta materialak
- Teknikak:
- Collage
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Robert Rauschenberg (1925–2008) diziplina anitzeko artista izan zen, eta oso konbentzionalak ez diren materialak erabili zituen bere ekoizpenean. Collagearen teknikara jo zuen, eta Combines izeneko obretan pintura, masa-hedabideetatik ateratako irudiak eta benetako objektuak uztartu zituen.
1950eko hamarkadan, Johnsek eta Rauschenbergek hainbat proiektu sortu zituzten elkarrekin Manhattango saltoki handietako erakusleihoetarako. Harreman profesionalaz gain, bikote-harremana ere izan zuten. Bi-bien lanak islatzen du euren arteko ideia-trukea.
Rauschenbergen eraginez, Johnsek esperimentazio material eta teknikoa areagotu zuen bere praktikan; eta, Johnsen ereduan oinarrituta, Rauschenberg eguneroko objektuak sartzen hasi zen Combines izeneko obretan.