Edukira zuzenean joan

Jasper Johns: Night Driver

hezkuntza-edukia

MERCE CUNNINGHAM

Merce Cunninghamek (1919–2009) dantzaren mundua irauli zuen: bere koreografietan zoria sartu zuen (dantzarien pausuak edo posizioa erabakitzeko), mugimenduari eman zion autonomia musikaren eta narratibaren gainetik, eta gorputz-enborra eta oinak disoziatzera iritsi zitekeen teknika zorrotz askoa garatu zuen.

1953an, Black Mountain College (Ipar Carolina, AEB) arte-eskola berritzailean, Merce Cunningham Dance Company sortu zuen. Konpainiak artea, musika eta dantza uztartzen zituen beste sortzaile batzuekin lankidetzan, hala nola Robert Rauschenberg eta Jasper Johns artistekin edo John Cage konpositorearekin. Azken hori, gainera, dantzari eta koreografoaren bikotekidea izan zen 50 urtez.

1967 eta 1980 artean, Cunninghamen dantza-konpainiaren aholkulari artistikoa izan zen Jasper Johns. 209 aretoan, Johnsek Walkaround Time (1968) lanerako diseinatu zuen eszenografia dago ikusgai, baita ikus-entzunezko bat ere, Cunninghamek pieza horretarako sortutako koreografia ikusteko.