hezkuntza-edukia
JOHN CAGE
- Izenburua:
- JOHN CAGE
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lankidetza artistikoa | Musika
- Teknikak:
- Enkaustika
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
John Cage (1912–1992) funtsezko konpositorea izan zen XX. mendearen erdialdeko abangoardia-musikan. Zoria, isiltasuna eta sormen-prozesuaren zehaztugabetasuna aztertzen zituen, eta esperientzia lehenesten zuen emaitzaren gainetik. Cagek “piano prestatua” izena jarri zion soken artean elementuak jarriz —torlojuak, azkoinak, gomak, intxaurrak, zur-puskak eta abar— eraldatutako musika-tresnari. Helburua bibrazioa aldatzea zen, pianoaren ohiko notetatik oso bestelakoak diren soinu-efektu zehatzak sortu ahal izateko.
Badago halako paralelismo bat Cageren eta Johnsen artean, izan ere, Cageren lanean aurreikus ezin daitekeen horrek du garrantzia, eta eguneroko elementuek ere badute euren lekua; Johnsek, berriz, enkaustika-teknika erabiltzen du zenbait pinturatan, eta haren akabera ere ezin da sekula erabat kontrolatu. Bestalde, Jasper Johnsen Gau arriskutsua (1982) pinturaren izenburua zuzenean hartua da Cagek 1945ean sortutako izen bereko musika-pieza batetik, bere errepertorioan funtsezkoa den piano prestaturako konposizio batetik, alegia.