Edukira zuzenean joan

Jasper Johns: Night Driver

hezkuntza-edukia

RENÉ MAGRITTE

Irudien traizioa (1928–29) izeneko lan ezagunean, René Magritte (1898–1967) artista surrealistak irudikapen bisualaren eta hizkuntzaren arteko joko bat proposatu zuen honako hausnarketa pizteko: nola hautematen dugu errealitatea ikustearekin batera pentsatu ere egiten dugunean?

Jasper Johnsek 1954an ezagutu zuen Magritteren lana, New Yorkeko Sidney Janis Galleryn antolatutako erakusketa batean. Magrittek arte kontzeptualaren oinarriak ezarri zituen eguneroko objektuak irudikatuz egin zuen planteamendu kontzeptualarekin, eta eragin handia izan zuen Johnsengan, 205 aretoan ikusgai dagoen Tiradera (1957) obran hauteman daitekeenez.