hezkuntza-edukia
SINBOLOAK ETA ARTEA: LETRAK, ZENBAKIAK ETA KOLOREAK
- Izenburua:
- SINBOLOAK ETA ARTEA: LETRAK, ZENBAKIAK ETA KOLOREAK
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Sinbologia | AEB | Hitzak | Hizkuntza | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Johnsek zenbakiei eskainitako artelan ugari egin ditu hizkuntzaren eta sinboloen artean dagoen erlazio konbentzional edo arbitrarioa —ez naturala— aztergai hartuta: zenbaki arabiarren irudikapen bisuala ia unibertsala da, baina hizkuntza bakoitzak hitz jakin bat erabiltzen du zenbaki bera izendatzeko.
Horma honetan dauden lau hizkuntzek gauza bera esaten duten arren, 4 zenbakiari erreparatzen badiogu, adibidez, ikusiko dugu sinbolo berak adierazle (hitz) desberdinak dituela hizkuntza bakoitzean: euskaraz lau da; gaztelaniaz cuatro; ingelesez four; eta frantsesez quatre. Beraz, desberdin irakurtzen da hizkuntzaren arabera.
Hizkuntzaren arbitrariotasuna nabarmentzeko, Johnsek beste estrategia bat ere erabiltzen du: kontraesanak sortzea bere obretan irakurtzen eta ikusten denaren artean. Esaterako, gorri hitza berdez margotzea mihisean, edo obraren izenburuak bertan agertzen ez den kolore bat aipatzea.
Johnsen obraren bidez, aukera dugu hautematen dugunari buruz gogoeta egiteko. Zeinu linguistiko edo bisualak ikusten ditugunean, nola interpretatzen ditugu: dakigunetik abiatuta, hau da, gure esperientzia eta testuingurua kontuan hartuta, edo une horretan ikusten dugunaren arabera, bestelako erreferenterik gabe?