Edukira zuzenean joan

Jasper Johns: Night Driver

hezkuntza-edukia

BEGIRADA ZORROTZA

Guggenheim Bilbao Museoaren Didaktika ekimenak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak eta eduki digitalak eskaintzen ditu, erakusgai dauden artelanak balioesten laguntzeko tresnak eta baliabideak emateko xedez.

Jasper Johns: Night Driver atzerabegirakoan oinarritutako Didaktika honek artista estatubatuarraren ikonografia osatzen duten elementurik esanguratsuenetako batzuk jorratzen ditu. Johnsek (Augusta, Georgia, AEB, 1930) inguruan dugun mundua hautemateko moduari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu bere lanetan txertatzen dituen irudien, objektuen eta testuen bidez. Haren obran hainbat esanahi-maila bereiz daitezke.