hezkuntza-edukia
MARCEL DUCHAMP
- Izenburua:
- MARCEL DUCHAMP
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sormena | Lankidetza artistikoa | Merce Cunningham
- Mugimendu artistikoak:
- Dadaismoa
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Marcel Duchamp (1887–1968) artista dadaistak artearen mundua irauli zuen objektu arruntak arte plastikoen eremura eraman eta artelan (readymade) bihurtuta. Duchamp erreferentea izan zen arte eder tradizionalen goi-mailako estatusa zalantzan jarri eta artea eguneroko bizitzara hurbildu nahi zuten sortzaileentzat.
Jasper Johnsek 1959an ezagutu zuen Duchamp, eta haren eragina nabaria da bere sorkuntza-lan askotan. Duchampen Beira handia (1915–23) —Emaztegaia bere ezkongaiek biluztua, bada izenez ere ezaguna— oinarri hartuta diseinatu zuen Johnsek Merce Cunninghamen Walkaround Time (1968) koreografiarako eszenografia, Duchampen beraren oniritziarekin, gainera.