hezkuntza-edukia
BURMUINAK JADA BADAKIENA
- Izenburua:
- BURMUINAK JADA BADAKIENA
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Jasper Johnsek erraz ezagutzeko moduko eguneroko elementuak jorratzen jarraitu zuen, eta bere obran txertatu zituen motibo artistiko gisa. Horrela, espresionismo abstraktutik aldendu zen, eta aurre egin zion 1950eko hamarkadan jaun eta jabe izan zen mugimendu artistiko haren nagusitasunari. Espresionismo abstraktuak artisten keinu abstraktuaren bidez emozioak bat-batean adieraztearen alde egiten zuen, eta mugimenduko kide gehienak gizonak ziren; ondorioz, epika maskulinoarekin identifikatu izan da pintura mota hori.
Ituak dira Johnsen ekoizpenaren bereizgarririk ezagunenetako bat. Itua irudi unibertsala da: erdian marraztutako zirkulu bat, kolore desberdineko beste zirkulu zentrokide batzuez inguratuta. Forma horiek gainazal piktorikoan margotuta, Johnsek itu bihurtzen du mihisea, hau da, jomuga edo diana bat, tirabidean jartzeko moduko zerbait.
Ituak sailean irudiaren eta objektuaren artean sortu zuen anbiguotasunaren bidez, Johnsek joko bisual bat proposatzen digu: arretaz behatzera eta gure ikuspuntua zorroztera gonbidatzen gaitu. Nora begiratzen dugu? Gainazalera? Geratzen al da zerbait ikusmen-eremutik kanpo?