hezkuntza-edukia
AZALAREKIN MARRAZTEN
- Izenburua:
- AZALAREKIN MARRAZTEN
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eskuak | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | AEB | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Teknikak:
- Litografia | Monotipoa
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Johnsen obran maiz agertzen da gorputza. Haren lanetako batzuetan esku-ahurrak, besoak nahiz giza irudi osoa ageri dira, dela irudikatuta, dela piezaren gainean zuzenean utzitako aztarna gisa. Johns 1962an hasi zen eskuaren motiboa obra grafikoetan txertatzen. Horretarako, haurtxoentzako olioz igurzten zituen aurpegia edo eskuak, eta bustitako gorputz-atalarekin presioa egiten zuen marrazketa teknikorako paper gainean. Oliozko aztarna haiekin monotipoak edo inpresio bakarrak sortzen zituen. Ondoren, haien gainean ikatz-ziria igurtziz, agerian uzten zuen gorputzarekin egindako keinu bakan eta errepikaezin haietako bakoitzaren zuzeneko erregistroa. Gerora, litografia-xaflen gainean errepikatu zituen tankera horretako ekintzak, eta teknika horrekin edizio edo ale ugari erreproduzitu eta sortu ahal izan zituen.
Azala izeneko obretan, Johnsek motibo artistiko gisa hartu zuen giza gorputza, hari buruz gogoeta egin dezagun. Artistak eskuen bidez gauzatzen ditu bere ideiak, eta gorputza ezinbesteko tresna da harentzat, sormen-prozesuan zeresan handia duen lanabesa.