Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne

Info gehiago

Iruzkinak

Paisaia Anberestik hurbil, Georges Braque

Izenburua:
Paisaia Anberestik hurbil, Georges Braque
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Kolorea | Paisaia
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa | Fauvismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Braque, Georges

Georges Braqueren margolan honetan, aire zabaleko eszena baten oinarrizko ingeradak zehazki marrazturik daude. Ez dirudi, ordea, koloreek lotura dutenik margolariak iruditara eraman zuen egiazko paisaiarekin.  

Are gehiago, Braqueren aldi “fauvista” delakoaren hasiera markatzen du lan honek. Fauve hitzak basapiztia esan nahi du frantsesez, eta erreferentzia egiten die margolari fauvistek lehenetsi zituzten kolore indartsuei, itxuraz euren nahierara aukeratutakoei.

Megan Fontanella komisarioa:

Kolorearen bizitasuna, horixe da margolan honen ezaugarria. Agerikoa da, batez ere, zerua margotzeko artistak aukeratu duen kolore sortan; purpura, arrosa eta berdeetan. Ondoren, lurzoruan, belarra ez da berdea soilik, berriz ere elkartzen baitira bertan gorri eta arrosak, paisaia-margolaritza tradizionalean hain gutxi erabili ziren kolore indartsu horiek.

Pintura hau margotu aurreko urtean, Henri Matisse eta Andre Derain margolarien lan fauvista iraultzaileak ezagutu zituen Braquek. Kritikari batek, haserre bizian, fauvismoa salatu zuen lehenago, esanez “ikusleen aurpegira botatako pintura-potea” besterik ez zela.

Hala ere, lan horiek ezagutzeak halako zirrara sortu zion Braqueri, ezen ordurarte egindako lan guztiak txikitu, eta fauvisten erara margotzen hasi baitzen, hemen ikusten dugun legez.

Paisaia honek ibai zati bat jasotzen du, Flandrian dagoen Anberesko portutik hurbil; haren “hiri grisa” izateagatik zen Anberes ezaguna, hain zuzen ere. Braquek, ordea, begirada zabaldu berria zuen, zirraraz, irudikapenerako tresna huts gisa zuen funtziotik askatutako kolorea hartzeko.

Megan Fontanella: Eszena hau aire zabalean edo estudioko hormen artean margotua izan, espresioaren kalitatea antzematen da hemen, pintzelkada oparoak eta kolorearen oreka egoki eta harmoniatsuak emandakoa.

BESTE ATALAK

Paisaia Anberestik hurbil, Georges Braque

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bibémus, Paul Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Haere Mai, Paul Gauguin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ispiluaren aurrean, Édouard Manet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakumea marradun soinekoarekin, Édouard Manet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dukearen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia, Claude Monet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Le Moulin de la Galette, Pablo Picasso

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakume ilehoria, Pablo Picasso

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Artillariak, Henri Rousseau 

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Futbolariak, Henri Rousseau

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago