Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Paisaia Anberestik hurbil, Georges Braque
Bibémus, Paul Cézanne
Iruzkinak
Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne
- Izenburua:
- Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Konposizioa | Natura hila
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Cézanne, Paul | Picasso, Pablo
Artelan honek, Paul Cézannek margotu zituen ia guztiek bezala, isil-isilik iraultzen du omentzen duen tradizioa. Megan Fontanella komisarioa:
Natura hil tradizionala margotu du artistak hemen, baina, aldi berean, urrun kokatzen da, zerbait berria eta iradokitzailea aurkitu nahian.
Konposizio klasikoa aurkitzen dugu: oihal batek mahaia estaltzen du, bertan biltzen direla zenbait objektu: pitxerra eta botila, zenbait sagar eta, haraxeago, koadrotik ateratzen dela dirudien labana.
Baina tentu handiagoz begiratzen badugu, ikusiko dugu natura hil hau ez dela horren tradizionala. Esate baterako, sagarrak objektu tridimentsionalen moduan konponduta daude, ertzak zehazten dituen marrazki tradizionalik batere gabe. Kolorezko pintzelkada txiki hutsez lortzen da bolumena.
Megan Fontanella: Atzeko tapiz-papera Cézanneren Parisko estudioan zegoena da. Baina atzeko osagai geldia izan beharrean, okreak eta berdeak nahasten ditu margolariak, eta era horretan, hormari mugimendua esleitzea lortzen du. Gainazal zapala izateko sentsazioa sortzetik urrun, kurbadura erantsi dio: azal itxuragabe eta dardaratia da.
Mihise zapalaren eta sakontasun-irudipenaren arteko tentsioa beti agertzen da Cézanneren margolan guztietan, eta horregatik jotzen da artista hau kubismoaren eragile nagusietakotzat. XX. mendearen hasieran, kubismoaren bidea urratu zuten margolariek, besteak beste Pablo Picassok eta George Braquek, objektuak lerro- eta kolore-zatitan puskatu zituzten, ondoren berriz biltzeko, mundua ikusteko era guztiz desberdinak iradokitzen zituzten artelanetan.