Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne

Info gehiago

Haere Mai, Paul Gauguin

Info gehiago

Iruzkinak

Bibémus, Paul Cézanne

Izenburua:
Bibémus, Paul Cézanne
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Lan-prozesua | Natura
Mugimendu artistikoak:
Inpresionismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Cézanne, Paul

Frantziako hegoaldeko antzinako harrobi erromatar baten ikuspegi hau Cézanneren gai kuttunenetakoa zen. Bertan aurkitu zuen paisaia malkartsu eta kolore bizikoa, naturaren irudikatze berezkoari pisu eta bolumen eskulturalak emateko artistak zuen joerarekin ederki egokitzen zena.

Margolan honetatik izugarri gustukoa dudana zera da, benetan ikus dezakegula nola ari den lanean Cézanneren pintzela. Mihisean zehar sentitu dezakegu pintzela mugitzen, pintzelkada oso argi eta erritmikoekin. Antzeman dezakegu, baita ere, mihisearen gainean hedatutako pintura geruza zeinen mehea den; izan ere, ongi erreparatuz gero, azpitik ikusten dira zirriborro eta oihalaren zati biluziak, artistak nahita utzi zituenak bukatu gabe. Ondorioz, margolanari begiratuta, batek galdetzen ahal dio bere buruari ea amaitu gabeko lan baten aurrean ote dagoen. Baina funtsean, artista egiten ari dena zera da, hondoa —kasu honetan, mihisearen azalera— margolaritzaren tresna bihurtzea.

Tradizionalki, artistek, paisaia margotzen zutenean, ahalik eta erarik egiantzekoenean egiten saiatzen ziren, baina hemen Cézannek ikusleari eskatzen dio adimena erabiltzeko, pintzelkadak eta mihise zati zuriak ikusleak berak nahas ditzan, landazabal frantsesa eguzki betean irudikatzen duen lan eder hau sortzeko. 

BESTE ATALAK

Paisaia Anberestik hurbil, Georges Braque

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bibémus, Paul Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Haere Mai, Paul Gauguin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ispiluaren aurrean, Édouard Manet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakumea marradun soinekoarekin, Édouard Manet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dukearen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia, Claude Monet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Le Moulin de la Galette, Pablo Picasso

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakume ilehoria, Pablo Picasso

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Artillariak, Henri Rousseau 

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Futbolariak, Henri Rousseau

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago