Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Le Moulin de la Galette, Pablo Picasso
Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir
Iruzkinak
Emakume ilehoria, Pablo Picasso
- Izenburua:
- Emakume ilehoria, Pablo Picasso
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Emakumea artean | Erretratua eta autorretratua | Marie-Thérèse Walter | Maitasuna
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Emakume ilehoria izeneko koadro honetan, bere maitale Marie-Thérèse Walter gaztea erretratatu zuen Pablo Picassok. Marie-Thérèsek 17 urte zituen berak eta Picassok, kasualitatez, Parisko saltoki handi baten aurrean elkar ezagutu zutenean: ezkutuko harreman gorabeheratsu baten hasiera izan zen hura . Handik lau urtera jasotako irudi honetan, Marie-Thérèse une intimo batean harrapatu zuen: loaldi betean. Haren aurpegia kopetatik sudurrera zihoan lerro etenik gabeko batez marraztu zuen Picassok, pintzela mihisetik altxatu izan ez balu bezala. Soslai hori Marie-Thérèseren aurpegiaren laburdura bihurtu zen. Besoetako lerro zabal eta bihurtuek gorpuzkera haragikoi bat iradokitzen dute. Koloreak, bereziki ilearen hori bizkorretik azal zurbilaren bioletarako trantsizioa, edertasun jorikoak dira.
Irakurtzen ari zela, ispiluari begira eta, batez ere, lotan erretratatu zuen Picassok Marie-Thérèse. Irudi honek, erotikoa izan gabe sentsuala izaki, atsedenaldi harmoniatsu eta dotorea iradokitzen digu. Marie-Thérèseren erretratua baino, artistak bere modeloari eskainitako omenaldi poetikoa da. Erretratu hau 1931n margotu zuen Picassok, surrealismoak interes handia eragiten zion garaian. Surrealistentzat, lo egitea eta amets egitea inkontzientera iristeko bideak ziren, giza naturaren sakontasunean, pentsamendu arrazionaletik haratago, murgiltzeko moduak.