Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Emakume ilehoria, Pablo Picasso
Artillariak, Henri Rousseau
Iruzkinak
Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir
- Izenburua:
- Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Emakumea artean | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Renoir, Pierre-Auguste
Pierre-Auguste Renoirrek 1871n margotu zuen emakumea eta bere perikitoaren eszena hau. Data ezagutzea garrantzitsua da artelana hobeto ulertzeko, Tracey Bashkoff arte arduradunak azaltzen duenez.
Gaurko publikoarentzat, emakumea bere etxean, besterik ez du irudikatzen honek: etxeko eszena huts bat. Baina 1870eko hamarkadako publikoarentzat, haren soinekoaren oparotasunak, inguruan duen luxuak eta eskuan paratu zaion perikitoari begiratzeko duen era zorrotzak agerian uzten dute ez dela edozein etxekoandre, gortesaua baizik, edo garai hartako hitzetan esanda, gizon laguntzailea.
Lan hau, zalantzarik gabe, erretratuaren eta margolaritza kostunbristaren artean kokatzen da.
Gainera, erretratuko emakumea nor den badakigu. Renoirren laguna izan zen, haren lan askotako modeloa, jantzi sorta zabalarekin irudikatu zuena… hemen, gortesau moduan.
Baina bere garaiko giroa jasotzen duen margolana ere bada hau. Soinekoa da lanaren ardatza. Eta soinekoaren estilo modernoa, halako xehetasunez jasoa, ziur oso erakargarria izan zela garai hartako publikoarentzat.
Handik denbora pixka batera, estilo inpresionistan kolore distiratsuez egindako lanengatik lortu zuen ospea Renoirrek. Ondorengo margolan horietan, pintzelkada arinak erabili zituen argiak gainazaletan egiten duen jolasa jasotzeko. Baina hemen, lan goiztiar honetan, haren paleta ilunagoa da eta pintzelkadak zuhurragoak.