Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Artillariak, Henri Rousseau 

Info gehiago

Iruzkinak

Futbolariak, Henri Rousseau

Izenburua:
Futbolariak, Henri Rousseau
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Artea eta kirola | Tradizioa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rousseau, Henri

Henri Rousseau aduana-agentea zen, eta 49 urte zituela hasi zen bete-betean margolaritzan. Arte ikasketa akademikorik ere ez zuen egin. Rugby jokalari hauen irudia haren estilo xelebrearen erakusgarri da. Margolanak bi jokalari-bikote irudikatzen ditu, marradun jantzi eta bibote xelebreekin. Aurrera begira daude, posatzen ari balira bezala, jokoan jardun beharrean. Ageri direneko parkeak itxura erabat garbi eta ezohikoa dauka, eta eskala ez da logikoa: jokalariak zuhaitz-enborrak bezain altuak dira. 

Rousseauren koadro ezohiko haiek garai hartako establishment artistikoaren isekak eragin zituzten. Hala ere, haren lanean ideia berriak eta interesgarriak antzeman zituzten abangoardiako artistek.

Estimu handitan zuten artistarik gazteenek. Picasso, esaterako, Rousseauren bost margolan izatera ere iritsi zen. Nik uste dut haren eragina haren estiloaren sinpletasunari eta herri tradizioarekiko duen erlazioari zor zaiola. Erlazio horrek abangoardiako margolari batzuen onarpena zailtzen bazion ere, oro har, horrek berak laguntzen zion erakargarria izaten artista gazteen belaunaldi berriarentzat.

Artista moderno askori traba egiten zien mendebaldeko tradizioan errealitatearen imitazioak edo mimesiak zuen pisua. Horregatik ikusten zuen askapen moduko bat Rousseauren lanean. Miserian hil zen Rousseau, baina Pablo Picasso eta ondoren ospetsuak izango ziren beste hainbat artista lagunak zituenez, ez zen erabat ahaztua izan. Gaur haren lanak leku eztabaidaezina du artearen historian.

BESTE ATALAK

Paisaia Anberestik hurbil, Georges Braque

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Katalintzarra, kopa eta pitxerra, Paul Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bibémus, Paul Cézanne

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Haere Mai, Paul Gauguin

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ispiluaren aurrean, Édouard Manet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakumea marradun soinekoarekin, Édouard Manet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dukearen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia, Claude Monet

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Le Moulin de la Galette, Pablo Picasso

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakume ilehoria, Pablo Picasso

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir